Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kepa Loidi santomasetako txistorra txapelketan garaile
Dokumentu Akzioak

Kepa Loidi santomasetako txistorra txapelketan garaile

2007/12/21

Donostiako ferian aurkeztu diren 21 harakinetatik bereak jaso du lehen saria

Kepa Loidi harategiko txistorra garaile izan da gaur Donostian izandako txistorra txapelketan. Aurtengoarekin bigarren aldia du Orioko harakinak Santomas egunez egiten den lehiaketa entzutetsua irabazten duena. Gustura agertu da Kepa, batez ere, epaimahaia zeintzuk osatzen zuten kontuan hartuta: Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Juan Jose Castillo, Eneko Argiñano…
Aipatu digunez, astero 1000 kilo inguru ekoizten dituzte. Atzo, esaterako, 500 kilo prestatu zituzten.

Ez hori bakarrik, herenegun, Ordiziako ferian izandako txapelketan bigarren saria jaso zuen Loidik. 38 lehiakide aurkeztu ziren bertan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.