Kontzertu akustikoa, gaur Kalakarin
Mahaster River taldeak joko du, 22:30ean hasita
Mahaster River taldeak Kosta tailerrean eman zuen kontzertura agertu ezin izan zutenek beste aukera bat izango dute gaur gauean Kalakari tabernan. Iaz kaleratu zuten estreineko diskoa, Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. 11 kantuz osatua, hiru bertsio dakartza, Ennio Morriconeren Per qualche dollari in piú tartean.
Bestalde, martxoaren 5ean Donostiako Eiger tabernan izango dira eta, bide batez, Eskozian emandako zuzenekoak biltzen dituen DVDa aurkeztuko dute. Bi egun beranduago, martxoaren 7an, Donostiako Leize Gorria pubean arituko dira.