Konzentrazioa deitu dute 12:00etarako
Isaias Carrasco zinegotzi ohiaren aurkako atentatua irmoki gaitzetsi du Redondo alkateak
Atzo Arrasaten izandako atentatua gaitzesteko konzentrazioa deitu du alkateak gaur eguerdirako. 12:00etan hasiko da eta 15 minutuko isilunea mantenduko da.
Alkateak atzoko atentatua irmoki gaitzetsi du prentsa ohar baten bidez eta doluminak luzatu dizkio Isaias Carrasco zenaren familiari. Gaineratu duenez, honelako atentatuen aurrean etsipena eta samina besterik ezin daiteke sentitu:
Gizarte honetan ideia denak errespetatu behar dira, eta bat etorri ez arren biolentzia eta heriotzarekin ezin daiteke erantzun. Penagarria eta ulertezina da benetan, oraindik ere zenbaitzuk gainontzekoak errespetatzen ez ikasi izana. Denon artean hitz egiten eta errespetatzen ikasi arte jai dugu.