Konzentrazioa deitu dute gaurko, Udalbiltzaren alde
EAE-ANV alderdiak deitu du eta 20:00etan izango da, Orioko plazan
EAE-ANV alderdiak Udalbiltzaren aldeko konzentrazioa deitu du gaurko, erakunde nazionalaren aurkako polizia operazioa burutu zeneko 5. urtemuga bete denean. 1999ko irailean aurkeztu zuten Udalbiltza, Euskal Herri Udal Hautetsien Biltzarra, nazio mailako lehena. Baina ia lau urte beranduago, 2003ko apirilaren 29an, erakundearen kontrako operazioa burutu zuen Espainiako poliziak, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hainbat hautetsi atxilotu, egoitzak itxi eta abian zeuden proiektuak bertan behera uztea ekarri zuen aginduak. Ordutik, 22 lagun auzipetuta daude eta 10 urtetik 23 urte arteko zigorra jaso dezakete.
Beheko argazkian, Karkarak, 127. zenbakian argitaratutako berria. Udalbiltzak abian jarritako "Zuberoa garatzen" kanpainan parte hartu zuten Udal hautetsi gehienek eta baita hainbat herritarrek ere.
