Hemen zaude: Hasiera Albisteak Koordinazioa lantzeko ikastaroak antolatu dira
Dokumentu Akzioak

Koordinazioa lantzeko ikastaroak antolatu dira

2009/11/26

Psikomotrizitatea landuko da txikienekin, eta eskalada hazixeagokoekin

Psikomotrizitate saioak antolatu dituzte Orion, eskolaz kanpoko ekintzen barruan, 3 eta 6 urte arteko haurrentzat. Gaur egingo dute aurkezpen bilera iluntzeko 19:00etan kultur etxean, saio horien inguruan dituzten helburuak azaltzeko. Bilerako hizlariak Ainara Peña eta Eider Salegi izango dira eta interesa duten guraso guztientzat izango da.

Koordinazioa lantzeko beste modu bat ere izango da larunbatean. Goizeko 10:00etan hasiko da eskalada ikastaroa, eta 13:00ak arte iraungo du. Arratsaldean beste hiru orduko saioa egingo dute, 16:00etan hasita. Ikastaroa, kiroldegian egingo da, eta adin talde guztiei zuzenduta dago. Informazio gehiago nahi duenak, kiroldegira joan edo 943 89 44 28 telefonora deitu besterik ez du.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Koordinazioa lantzeko ikastaroak antolatu dira

Psikomotrizitate gela bat. Irudia: marijoerostarbe.wordpress.com