Hemen zaude: Hasiera Albisteak La Caixa Orioko Arraun Klubeko babesle berria
Dokumentu Akzioak

La Caixa Orioko Arraun Klubeko babesle berria

2008/04/10

6.000 euroko diru laguntza emango dio arraun klubari

La  Caixa eta Orioko Arraun Klubak elkarlan hitzarmena sinatu dute gaur eguerdiko 12:30ean. Akordio horren arabera, La Caixak, bere obra sozialaren bitartez, 6.000 euroko diru laguntza emango dio arraun taldeari. Ordainetan, bi aldeentzako egokia izango den kolaborazioa eskatu dio Aitor Hoyos Orioko La Caixako zuzendariak Igon Lertxundi arraun taldeko presidenteari.

Lertxundik diru laguntza klubak dituen bi helburu nagusietan baliatuko duela adierazi du: gazten artean arrauna sustatzeko eta senior kategorian, ahalik eta garaipen gehien lortzeko.

Hoyosek, bere aldetik, taldeko lana eta arraunlarien balioak bultzatzen jarraitzeko erabil dezatela eskatu du. Bide batez, hitzarmenaren garrantzia azpimarratu du, herriaren nortasuna adierazten duen kirola dela gehituz.

Sinaduraren testigu izan dira, besteak beste, Jon Redondo alkatea eta Ane Carracedo Deba eta Urola bailaretako La Caixako zuzendaria.

La Caixa- OAE

kaka

kaka — 2008/04/10 15:28
beste babesle bat? oso babestuta dago gure arraun kluba eh... azkenean hainbeste dirurekin gizendu eta hondoratuko zaizkigu "gure" arraulariak. ez ote da hori gertatuko... galdera bat: zein dira arraunlarien balioak? Aupa la caixaren obra soziala... jejejjeje.

ondo gastatua

zortzikoa — 2008/04/10 16:25
Bai, hemen Bañolasera, Sevillara, gustora juten dituk mutikoak, San Pedrora larunbata eta igandean jungo diran neskak bezela. Denak elkarrekin, talde giro izin hobean. Baiñan guzti honek dirua behar dik. Asko gaiñera. Latz, erruz, batelak, arraunak, yolak erosi eta mantentzeko, erremolkeak atzera eta aurrera ibiltzeko, diru nazkagarri hori behar da. Beraz, obra sozial horrek klubean xoxak gastatu nahi baldinbaditu, oso ondo. Earki gastatua izango da ta!!

Inbiriyak ze iteun...

trainerua — 2008/04/10 22:29
Lasai hartu "zortziko", oriyoko arraunan kontra eze jakin gabe hitzein ite baitu jendiak, inbiriya medio dala. Baño bueno, ezjakintasunak bide horta eramateu, zenbat diru berdan eta falta dan ideaik jakin gabe holako txoakeyak esatea alegiya, arraun kluban aurka juteko, eozein berri on nahikua baitu holako jendiak. Kaka kiratsa hemendik usaitze baitek.

money

money — 2008/04/10 23:05
Arraunlariei ordaintzeko ondo etorriko zaigu!!!! Aurten KOntxa ere bai!!!!!!!!!!!!!

berrize

kaka — 2008/04/11 13:35
kakaren kiratsa hik usanduko duk... nere iritzi bakarra babesle asko dituela arraun klubak eta ondo abbestuta dagoela. gezurrik? ez ezta...ironia pittin bat, baina gezurrik ez. inbiria eduki nezake gauza askori, baina hain juxtu arraun klubari...ba ez! eta arraulariei ere ez diet inbidiarik, algunak ditut eta nik nahiko banu ere agian izango nintzateke arraulari. zeren herriko edozein gaztek izango luke horretarako aukera, ezta? eta bai badakit tamalez dirua behar dela. ados. Baina mutilak Bañolasera eta Sevillara joango dira, neskak San Pedrora. Gastu gutxiago neskek, beraz, diru gutxiago bideratuko zaie. eta horrek, jakina, ekarriko du inoiz ere ez hartzea emakumezkoen kirolak gizonezkoen adinako indarrik. eta azken bi galdera bat: talde giro ezin hobean? hori egia da? ejem ejem ejem. eta... orion arraun klubari buruz ondo baino ezin da hitz egin? zerbait zalantzan jarriz gero, kritika txiki bat eginez gero ez zara oriotarra, inbidia duzu...? denok arraun forofozale itsuak izan behar dugu? ba nik ikusi egin nahi dut, eta ikusi ahal dudanez halaxe egingo dut.

arraunari bai, bainan BERDELARI erantzunik ez

maximantxo — 2008/04/11 13:51
maximantxo ematen dek. berdela jantzak motel.

Kaka-rentzat

Kiratsa — 2008/04/11 16:50
Hire azken mezuari irakurtzean, deigarria iruditu zaidak hire argudio bat: "Gastu gutxiago neskek, beraz, diru gutxiago bideratuko zaie. eta horrek, jakina, ekarriko du inoiz ere ez hartzea emakumezkoen kirolak gizonezkoen adinako indarrik". Oker habil; kasu honetan neskei diru gutxiago bideratuko zaie, baina ez neskak direlako, beraien lehiaketa ereduak hala eskatzen duelako baizik. Neskak aulki finkoan ari dituk, beraz, estropada San Pedro-n. Mutilezko batzuk aulki mugikorrean ari dituk, eta estropadak Banyoles-en badituk, klubak esfortzu handi bat eginez (ekonomikoa, mota guztietako baliabideena,...) ba bertara (mutilen ordez neskak izan baziren, berdin). Ah, eta lasai, neskak ere kanpoan lehiatzeko aukera izango diate, eta neskak izatearren ez dizkiate baliabide gutxiago izaten. Bestalde, etzak ahaztu San Pedron mutilak ere izan zirela. Sentitzen diat, baina albiste honetako hire mezuak etzaizkidak gustatu, eta ez diat uste susmo faltsuak sortuz (emakumeei gizonezkoei baino baliabide gutxiago bideratzen zaiela esanez) kirolean berdintasuna lortzen laguntzen duanik. Ongi argudiaturiko hire erantzunaren zain agurtzen nauk.

Pakia ite aldea...

Iker Gurrutxaga — 2008/04/11 19:07
Gaztek! Asteburu honeatik biñipin utzi alde batea arrauna ta guren dakaun kirol zita garrantzitsunea guazen zentratzea! Aurten hau baño kirol zita inportanteoik eztet uste izangoanik ta gure herrin!

millonarioak

BERDELA — 2008/04/11 22:18
Ara ba. Arrauna kaka baiño txirrindazaletasuna ikearriya. No te jode!!. Kirol garrantzitsua esatek. Milaka euro irabazten duten kirolariena alegiya. Nik bizitza osoan irabaziko detena baiño geyago irabazteik Contador jaunak. Neretzat, Goikokaleko festak askoz ere inportanteagoak eta kirol festa bikaiñagoa izango dek Vuelta al Pais Vasco hau baiño. A! ta asteburu honetan ea Oriyoko neskak bandera etxeratzen duten. Hori bai herri-kirola.

maximatxori..., kiratsari...

kaka — 2008/04/14 00:55
maximatxori: ez dakit erantzunik ere merezi duzun, baina badaezpada tira: zergatik hori, iritzia ez duzulako konpartitzen? argudiorik gabe, gustuko ez duzun bat iritzi suen bati zergatik horrelako emspretxua? kiratsari: gustatu zaidak, behintzat, hire iritzia hire argudioekin indartzea. Onartuko diat, ziurrenik, ni baino jantziago hagoela arraun kontuetan. Eta arraunean zein beste kiroletan gertatzen dena da, bai: emakumeentzat gizonezkoentzat baino ehunka aldiz baliabide gutxaigo eskaintzen zaizkie.eta ez dira sumo faltsuak, zifrak eta datuak baizik. emakumezkoak direlako, ez, diok: beraien lehiaketa ereduagatik. alegia, eufemismoak alde batera utziaz, emakumezkoen lehiaketak direlako. eta hori, gustatu ala ez, errealitatea duk. Ez duk riitzi kontua. Hori horrela zergatik den aztertuaz gero, faktoreetaz eztabaidatu ahalko genian, baina errealitatea ezin duk ukatu. gustatu ala ez.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

La Caixa Orioko Arraun Klubeko babesle berria

Igon Lertxundi, Jon Redondo, Aitor Hoyos eta Ane Carracedo 6.000 euroko txekea eskuetan dutela