Laguardiatik Albainara Talai Mendikoekin
Ardoaren eta arrainaren ibilbideko 2. etapa egingo dute otsailaren 10ean
Otsailaren 10, igandearekin, GR38-ko, Ardoaren eta arrainaren ibilbideko 2. etapa egingo dute Talai Mendi elkartekoek, Laguardiatik Albainara doana, hain justu. Interesatuek Uranga burdindegian eman beharko dute izena otsailaren 7a bitarte eta federatuta egotea beharrezkoa da. Irteera, berriz, 07:00etan izango da autobus geltokitik.

Argazkia: Antonio Abad