Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lanean jo eta su, biharko dena prest izan dadin
Dokumentu Akzioak

Lanean jo eta su, biharko dena prest izan dadin

2008/04/10

Hainbat boluntario eta Orioko Udal langile lanean ari dira goizetik

Goizean goizetik hasita, lanean jo eta su dabiltza hainbat boluntario eta Orioko Udaleko langileak biharko dena prest egon dadin. Horretaz gain, trafikoari eta aparkalekuiei dagokionez, hainbat aldaketa izango dira herrian.

Aparkalekuak
Antilla, Hondartza eta Eusko Gudari kaleetan eta plazan ezingo da aparkatu apirilaren 11tik, 12:00etan hasita, 12an, larunbatean, lasterketa bukatu arte. Herritarrek Mendibeltzeko aparkalekuan utzi beharko dituzte autoak. Aiako aparkalekua 14:00etatik 18:00etara itxiko da.
Apirilaren 12an, berriz, Zarauztik datozen autoak Aitzondotik portu berrira desbideratuko dituzte. Bertan, 2.000 ibilgailurentzako tokia izango da eta baita txalupa zerbitzua ere, errioa pasatzeko. Donostiatik datozenek, berriz, Ortzaika inguruan utzi beharko dute autoa.

Trena
Tren zerbitzu bereziak prestatu dituzte Zarauztik eta Donostiatik Oriora iristeko. Bestalde, Bilbotik Donostiara doazen bidaiariek Orion jaitsi eta beste tren bat hartu beharko dute bidaia jarraitzeko. Horretarako, behin-behineko beste geltoki bat ezarri dute.

Larrialdi zerbitzuak
Larrialdiren bat izanez gero, 112 zenbakira deitu besterik ez da izango. Haiek antolatzaileekin harremanetan jarriko dira segituan beharrezko neurriak hartzeko.

Itzuliko mapa

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.