Hemen zaude: Hasiera Albisteak Langile bat zauritu da Orioko saihesbideko lanetan
Dokumentu Akzioak

Langile bat zauritu da Orioko saihesbideko lanetan

2011/11/09

Ibilgailu batek harrapatu du trafikoa bideratzen zegoen langilea

Orioko saihesbideko lanak direla eta, trafikoa bideratzen ari zen langile bat zauritu da gaur eguerdian Lertxundi baserriaren aurrean. Antza denez, ibilgailu bat ez da gelditu eta semaforoan geldirik zegoen aurreko auto baten aurka talka egin du. Ondorioz, ilaran zegoen lehen ibilgailuak langilea harrapatu du. Zauritua pronostiko erreserbatuarekin eraman dute ospitalera eta tarte batean auto pilaketak izan dira.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Langile bat zauritu da Orioko saihesbideko lanetan

Saihesbideko lanak-