Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lapurreta izan da bart Orioko okindegi batean
Dokumentu Akzioak

Lapurreta izan da bart Orioko okindegi batean

2008/01/04

Diru-kutxa osorik eraman dute lapurrek

Susto ederra hartu dute bart gauean Orioko okindegi baten jabeek Ertzaintzaren deiak beren dendan lapurreta izan dela jakinarazi dietenean. Diru kutxa oso-osorik hartu eta ospa egin dute lapurrek.

06:30ak inguruan bizilagun baten deia jaso omen da larrialdietako telefonoan, Orioko okindegi batean ateko kristala hautsita zegoela adieraziz. Bertaratu bezain pronto egiaztatu dute ertzainek sarrerako leihoa harri batekin jota hautsi dutela eta berehala hots egin omen die jabeei, Marixabel Etxeberria jabeak adierazi digunez.

Egileak identifikatzeko lanetan ari da Ertzaintza.

 

Ezin da erantzunik utzi