Lehen baporeak itsasora atera dira
15:00ak aldera berdeletara atera dira Orioko hiru ontzi
Bukaera iritsi zaio arrantzaleen neguko geldialdiari. Otsailaren erdi aldean gaudelarik, berdeletara itsasoratzeko garaia iritsi zaie. Azken egunetan mugimendu handia zen moilan, izan ere, trasteak sartu eta sartu aritu dira baporeetan. 15:00etan jarria zuten ordua Montserrat, Cantabrico eta Gure Gogoako marinelek eta erreskada honetan atera dira. Datozen egunetan abiatuko dira gainontzekoak.
