Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lehen hautagai zerrenda aurkeztu da Orioko arraun elkartean
Dokumentu Akzioak

Lehen hautagai zerrenda aurkeztu da Orioko arraun elkartean

2011/10/19

Aurreko zuzendaritza batzordeko kideak daude zerrendan

Orioko arraun elkarteko hauteskundeetara zerrenda bat aurkeztu da dagoenerako. Hainbeste zurrumurruren ostean, lehen zerrenda ofiziala zein den jakinarazi du arraun elkarteak.

Aurreko zuzendaritza batzordeko kide asko daude tartean, baina baita berriak ere, guztira 17ko zerrenda bat osatu arte.

Zerrenda honela geratu da osatuta:

Presidente: Ibon Huegun Bengoetxea.
Presidentorde-1: Joxe Luis Loidi Aranbarri.
Presidentorde-2: Joxe Ramon Garate Aldaz.
Idazkari: Ramon Alkain Ezeiza.
Bokalak: Joxe Manuel Agirresarobe, Jexux Mari Aierza, Iñigo Arruti, Joxe Carrera, Lino Mari Carrera, Aitor Errasti,
Iñigo Garmendia, Zigor Gazpio, Patxi Iribar, Angel Martinez De La Hidalga, Oihane Mateos, Joxe Inazio Mujika, Angel Rekalde.

Horrenbestez, beste zerrendarik aurkezten ez bada ostirala baino lehen, hauek osatuko lukete datozen lau urteetarako zuzendaritza batzorde berria.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea