Luxarbe inguruko paisaia erabat aldatu du suteak
Atzo goizeko zortziak inguruan ikusi ziren lehen sugarrak
Sute handia izan zen atzo Igeldo eta Orioren artean, Luxarbe inguruan. Euskal Telebistak adierazi zuenez, 50 hektarea erre ziren; beste komunikabide batzuen arabera 80 izan ziren.
Gipuzkoako Aldundiko Mendietako zuzendaritzatik adierazitakoaren arabera, goizeko zortziak aldera sortu ziren lehen sugarrak, Agiti baserriaren inguruan. Suteak Manddiola nekazalturismoa eta zenbait baserritan, Egiluze tartean, egonezina sortu zuen, sugarren gertutasuna zela eta. Eguerdiko 12:00ak jota, hego-haizea baretu eta euria hastean, suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu zuten. Arratsaldeko bostetarako itzalita zegoen. Hala ere, arratsaldean laguntza taldeak sugarrak kontrolatzen geratu ziren, berriz ere indarrik har ez zezaten.
Sutearen jatorria zehazteko dago oraindik, baina nahita eragindakoa izan liteke.


IGELDO ETA BENTA ARTEKO SUTEA