Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mahaster Riverrek kontzertu akustikoa eskaini zuen atzo
Dokumentu Akzioak

Mahaster Riverrek kontzertu akustikoa eskaini zuen atzo

2008/02/20

Gaur faxismoaren gaineko hitzaldia izango da, 19:30ean hasita.

OKK Orioko Gazte Asanbladak antolatutako kultur astearen baitan, Mahaster River musika taldearen txanda izan zen atzokoan. 19:00ak jota hasi zen ikuskizuna kosta tailerrean Scottish tour 07 bideoaren emanaldiarekin. Kontzertu akustikoa eskaini zuen gero Unai Azkarate taldeko abeslari eta gitarristak. Hamar bat abesti eskaini zituen, horietako bat Mikel Aranzabalekin batera.

Gaur, berriz, Egunkaria itxi zuteneko 5. urtemuga gogoratuz, Guillermo Padillak faxismoaren gaineko hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Mahaster river2

   

 

 

eskatzea libre dela baina...

Lore — 2008/02/20 14:58
Haur, gazte, heldu eta zaharrak protestan, purrustaka ibiltzen gara, herrian ezer ez dagoela esanaz. Horra hor, gazte asanbladak antolatutako kultur astea: musika, hitzaldiak, bertso afaria... eta non dago bada, kexatzen dabilen hori? Oraindik zenbait ekitaldi izango dira astean zehar. Zergatik ez zara bertaratzen?

loreren iritziari buruz

gaztezale — 2008/02/20 15:36
arrazoi osoa du lorek esanak, jendeak kejatzeko abilidade berezia du herri honetan baina gero ez da ezertzarako mugitzen. zaharrei gehiegi begiratu gabe gaztedian fijatzea nahikoa da. indibidualista hutsak dira gazte gehienak eta ez dira gai herriari bizia emateko zerbaitetan parte hartzen. nik dakidala oraindik ez dugu inor jan bileretara agertu eta bere ideiak aportatzeagatik! gainera gazte asanblada aitzakia hartuta generazio desberdinetako gazteak erlazio ona ari gara sortzen. ATERA ADI LOKALEKO KE TARTETIK ETA ANIMATU ADI ORIOTAR!

Gaztek txapo (chapeau)!!

herrikua — 2008/02/21 15:15
Herri batian zer eskatu behar zaie gehiago? Inongo diru laguntza gabe, gogoz eta kemenez antolatzen dituzte ekitaldiak, eta ez beraientzat soilik, herri guztiarentzat baizik. Ni guraso naizen aldetik hau ikusten dut, gazteen artean nahiz eta pasibotasuna egon aurrekoak aipatu bezala, beste batzuk lan ugari egiten dutela herria piztearren. Beraz, gaztetxea nahi badute, zergatik ez dio ematen udaletxeak gaztetxea? Ekitaldi haeuk antolatzeko eta burutzeko gune baten beharra ezinbestekoa da, eta gaztetxea horretarako izango litzake. Bukatzeko, gazteok horrela segi dezazuten animatzen zaituztet, herriari bizia ematen baitiozue! Agur!

herrikuari

gaztezale — 2008/02/21 21:35
poza ematen du gure lana baloratzen duzuela ikusteak! askotan ematen du denak gure aurka daudela. eskerrik beroenak OKK gazte asanbladaren partetik!

emayok buelta

emayok buelta — 2008/02/21 21:38
esan nahiko dek, "askotan ematen du GU danen kontra gaudela"

emayok bueltari erantzuna

mikel aranzabal — 2008/02/26 15:22
etzakiat ondo ulertu diadan hire esaldi hori. GU denen kontra gaudela esan nahi al duk?

antzerkizaleak

emayok buelta — 2008/02/26 17:48
Gaztezaleak dio: "askotan ematen du denak gure aurka daudela" . Denak zuei begira egongo balitz bezela. Paranoiaruntz zoaztela adierazten du esaldi horrek. Biktimismoa eta autoestima gutxi adierazten da horrelako espresioekin. Koitauak zuek. Nik diot, buelta emayok: "askotan ematen du GU (gaztezaleak alegiya, zuek alegiya) danen kontra gaudela". Ikusi, entzun besterik ez dago azken egun hauetako zuen joera. Etxebizitza egoera, alkateak, zinegotziak, kirol-arduradunak, partidu politiko konkretu batzuk, egoera politikoa, soziala, marbella, arrantza... denen kontra ageri zarete motel. Ez duzue ezer gustoko ala? A bai! Gaztetxea!! Edo ta egunero dalefuego kalez kale antzerki popularrari lotuta ezinbizirik? Agian hori dek zuetako batzuk hartu behar luketen bidea. Antzerkia. Beno, ez dek hain txarra ez, bidea, artista izatea.

Emayok buelta-ri

Herritarra — 2008/02/26 18:26
Zer espero dezkegu ba herri honetan? Gazte eta errebelde izateagatik jende guztia alde edukitzea ala? Gaur egungo gizarte honetan kritikagarriak diren gauza asko dagoela uste dugu. Edo 400 etxe hutsetik gora dauden herrian ondo dago gehiago eraikitzea? Bestalde gazte asanbladak aste kulturalean ekintza ugari antolatu ditu. Hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak eta bigarren eskuko azoka adibidez. Aberatsgarriak direlako horrelako ekintzak. Zaharrak zaharretxean, Gazteak.......GAZTETXEAN!!!!

kitto

emayok buelta — 2008/02/26 19:38
Zeatik pentsatzek, zaharra naizela. Oriyoko gazte guztiek hi bezela pentsatzen ote duten ala? Hire inguruan ardiak bezela dabiltzanak bakarrik al dira Oriyoko gazte eta errebeldeak. Kalez kale aldarrikatuz ibiltzea al da errebelde izatea ba? Errebelde mota batekoa bai, ez dit esango ezetz, bainan bazaudek beste era batera bere asetunahi hori jorratzen dutenik ere. Ezagutzen zaituztelako esango dit, hire inguruko ardi asko ez dituk batere progresistak eta errebeldeak ez ingurugiroarekiko, ez emakuamerekiko, ez giza-emakume harremanarekiko, ez alkolarekiko, ez protestarekiko, ez abertzaletasunarekiko. Gustora zabiltzatela zuen gauzak egiten eta kitto!!

gaurko gazteria

gazte izandakoa — 2008/02/26 19:45
Emayo buelta-ri esango niokek, gazte asanbladakoek arrazoi guztia dutela. Herrian arazo konkretu batzuk bazeudek eta askotan bazirudik ez dela hoiekin bukatzea komeni. Etxebizitza esate baterako, zergatik ez dik udalak babes ofizialeko etxe gehiago bultzatzen? ladrilloaren industrian interesak al ditu ala?. Alkateak, zinegotziek, kirol arduradunak zer egin dute bada gazteen egoera samurtzeko? norberarena bai ederki goxatu dutela denak soldata ederrarekin. Gazteriak berriz etzeukak aspaldian nun bildu, zer dik txarra lokal edota areto autogestionatu bat izateak beraien esku? deitu gaztetxe edo deitu beste modu batera, baina soilik gazteek kudeatua gazteentzako. Herri baten etorkizuna gazterian dago, eta gure gustoko izan edo ez, aberasgarria da gazteria mugitzen ikustea. Gauzak antolatzen ikustea, konforme ez dagoenarekin kexatzen ikustea eta alternatibak sortzen ikustea. Gazte asanbladakoei esanten dizuet aurrera jarraitzeko, herria aberasten duzue, eta kritikak gogo onez egiñak badira ongietorriak eta bestela popatik hartzera eta jarraitu zuen bidea.Animo neska mutillak!!!!

emaiok bueltari beste erantzuna, ea enteratzen den

mikel aranzabal — 2008/02/26 19:57
denak gure aurka daudela DIRUDIela esatean, udalaren jarreraz ari gara hizketan, eta baita herrian jasaten ditugun zure moduko jendearen kritiketaz ere. zer egiten du jakin gabeko kritikak. eta enteratzen ez zarenez, neronek esango dizut zertan gabiltzan, asken egunotan eta urtebetetik hona: gu ez gara inongo talde politikorekin zuzenean sartzen, gazte asanbladaren lehen printzipioa arazo sozialei irtenbidea ematea baita, normalean oriori mugatuta, politika erabat alde batera utziz, eta horregatik salatzen dugu udala, herriko autoridade goren gisa. eta inoiz zinegotziren batekin sartu izan bagara, gure arazoekin zer ikusia dutenen saileko zinegotzi direlako, adibidez kultura (noemi ostolaza) edo gazteria (mikel izquierdo). alkateari ere zuzentzen gara batzuetan udaleko lehen ordezkaria baita, eta aurpegia eman beharreko lehena (nahiz eta berarengana joaten garenean udaletik atzeko atetik alde egin). ez dakit puntu hau argi geratu zaizun bañan presaka naiz eta ezin dut gehiago idatzi. hurrengo batean azalduko dizkizut zerrendatu dituzun beste puntuekiko gure jarrera. bitartean, jakin arazo batzuk zirela eta ezin izan dugula orain arte gure bloga aktualizatu, baina gaurtik aurrera berriz ere irekita dagoela, eta zure kritikak bertan adieraz ditzazkezula. ayo

jasaeziña

emayok buelta — 2008/02/26 20:27
"Jasaten ditugun zure moduko jendearen kritikaz ere", esaten duzu. Zergaik esaten duzue JASATZEN. Miña emanten al dizue ba?. Hizkuntza zatarra dek hori motel. Kritikak miña ez dik eman behar. Aberastasuna eman behar luke. Ikasi egin behar dik kritikeekin bizitzen motel. Zuek jotasu guztia kritikatzen eta harria bueltatuta etortzen zaizuenean JASATUTA sentitzen zaretela esaten duzue. Zuek ez al dituzue ba besteak JASATZEN?? Ba azken bolada honetan ez duzue iñor bere lekuan utzi, agian alderdi “politikoki puteatutako” bat akaso. Bestalde, ondo zagok gaztetasuna, egoneziña, errebindikazioa. Eta ni ez nauk kontra jarriko. Baiñan bai, hori guztia egiteko bide bakarra dagoela pentsatzen dutenen kontra. Bide asko zaudek !! Eta zuek hartu duzuen bidea, ba etzaiak gustatzen. Besterik ez. Ba horixe. Eta iritzi honekin iñor JASATZEN ez dutelakotan natxiok. Ara, agian neri ere pentsamolde bakarti hori JASAEZIÑA suertazen zaiak.

emayok bueltari

mikel aranzabal — 2008/02/27 15:00
hizkuntza zatarra? ez zaitez nahastu. guk kritikak onartzen ditugu. baina kritika horiek argudiatuak direnean, eta ez zer egiten dugun ez dakien batengandik datozenean. noiz kritikatu dugu mikel izquierdo kirol-teknikari modura? edo ta noiz tratatu dugu arrantzaren gaia? eta zer da gure bidea gustoko ez duzula esaten duzun hori? jakin dezazun, orain bi urte udalean onartu zen gazte aisealdiari buruzko diagnosian agertzen diren pausoak ari gara jarraitzen. 2007ko abuztuan udalari mahai inguru bat sortzea eskaini genion, eta hauek onartu egin zuten, honela, OKK Gazte Asanblada eta udalaren arteko elkarlana hitzartuz. hitzarmen horren ondorioz atera ziren urrian ospatu genuen Gazte Eguna eta san nikolas jaietako egitarau herrikoiaren arrakastak. bainan orduan hasi zen dena okertzen. udalak urtarrila erdialdean osatu behar zuen mahai ingurua, eta gertaera hori ez zen gertatu. mahai ingurua sortu beharrean, gure kartel eta pankartak kentzen hasi zen herriko kaleetatik (eta berriro diotzut ez direla inoren pertsonarentzako iraingarriak) higiene dekreturen batean beren burua justifikatuz, eta ondoren guk antolatutako OKK kultur asteari baimena ukatu zion inongo arrazoi ezagunik gabe. eta noski horrek gure haserrea areagotu du. eta are gehiago, aurtengo udal aurrekontuetan kulturarako aurrekontua %50 igo dutenean, eta urtarrila eta otsailean egin den kultur ekintza bakarra guk sorturikoa denean. hau guztiaz gain, otsailaren 23an udalak orion jai antolatu zuenean herria kartelez josi zuen. guk gazte egunean sekulako kritika gogorrak jaso genituen herritar batzuengandik plaza hurrengo egunean zikina zegoelako, eguerdian dena garbitu genuen arren, eta udalak gure errua zela esan zigun igandeetan kaleak garbitzen ez direla esanez, eta guk gure despistea onartu genuen. igande honetan ordea brigada pasa da orion jai egunean zikindutakoa garbitzera. zergatik? agian baduzu erantzunen bat. ba beno, gertatzen ari den guztiaren ondoren, guk elkarlanaren alde egiten dugu oraindik apustua, eta horregatik bildu ginen atzo aldundiko gazteria teknikariekin. udalak bultzatutako gaztetxe autokudeatu bat biablea dela esan ziguten eta apirilerako mahai ingurua sortuko dutela. udalarekin, gazte asanbladarekin, txurrumuskirekin, orioko herri ikastolarekin eta zaragueta eskola publikoarekin elkartu ondoren, orioko gazteria beste herrietakoa baino irekiagoa dela eta bide egokian ari garela onartu zuten, gaztetxea okupatu aurretik, gaztetxearen sorrera udalarekin negoziatzen ari den gipuzkoako lehen herria baikara, eta beste herrientzako eredu. idatzi hau irakurri ondoren gure bidea oraindik ez bazaizu gustatzen, mesedez, zergaitia azaltzea nahi nuke ekintza puntualak aipatuz. eskerrikasko.

gotzon

emayok buelta — 2008/02/27 18:44
Beno, beno, guztia argiago dago orain. Nere purrustadei erantzuteko denbora hartu duzu eta ez da gutxi. Ematen dituzun argibideak zuen artean jakinak izango dira, bainan oriotar askorek zuen kalez-kaleko kantamarruz osaturiko ibilerak bakarrik ikusten ditu. Forma-z bakarrik informatuta dago oriotar populazioa eta ez fondo-ari buruz. Hemen azaldu dituzu batzuk eta ondo da. Zer esan nezake orain, ba zuek aukeratutako bidea denez, jarrai dezazuela. Ondo izan. (Gotzon)

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Mahaster Riverrek kontzertu akustikoa eskaini zuen atzo

Unai Azkaratek eta Mikel Aranzabalek elkarrekin jo zuten abesti bat