Maite Redondok 30-27 galdu zuen larunbatean
Errasti aginagarra izan zuen bikote eta Diez eta Urtasun nafarrak aurkari
Larunbatean, otsailaren 6an, emakumezkoen Euskal Herriko pala txapelketari zegokion 2. jardunaldia jokatuko zen Orioko frontoian eta Maite Redondok, txapelketan ari den oriotar bakarrak, 30-27 galdu zuen bikotekide duen Errastirekin, Diezen eta Urtasunen kontra.
Larunbatean 3. jardunaldia jokatuko da, 16:00etatik aurrera, Orioko frontoian.