Mendi ibilaldia Txurrumuskirekin
Ibilaldia eta elkarbizitza batu nahi izan ditu aisialdi taldeak
Txurrumuski aisialdi taldeak mendi ibilaldi berezia antolatu du maiatzaren 1, 2 eta 3rako. Debatik Oriorako bidea egingo dute hiru egun horietan: Debatik Zumaiara (5 ordu inguru), Zumaiatik Zarautza (3 ordu) eta Zarauztik Oriora (2 ordu). Horrez gain, jokoak eta tailerrak ere izango dira.
LH6 eta DBHko ikasleei zuzendua dago txangoa eta 20 laguneko taldea osatu beharko da gutxienez ibilaldia egingo bada. Hala ere, zehaztapen guztiak apirilaren 18an Txurrumuskik Kosta Tailerrean duen lokalean egingo den bileran zehaztuko dira, 18:00etatik aurrera.
Interesatuek 30 euro ordaindu beharko dituzte. Euskadiko Kutxako 30350182181820021770 zenbakian sartu behar da dirua eta ziurtagiria, seguritate sozialeko txartelaren fotokopiarekin batera, izena ematerako orduan entregatu behar da Ametsa gaztelekuan. Apirilaren 18a izango da horretarako azken eguna.