Mikel Markezen kontzertua gainezka
Txiki geratu zen kontzerturako prestatutako lekua

Lehenengo aldia izan da elizako zimitorioan kontzertua antolatzen dela eta oso toki egokia suertatu da horrelako formatuko kontzertu baterako. Hala ere, hurreratutako gutxi batzuk ezin izan zuten kontzertua ikusi, egokitutako tokia txiki geratu baitzen.
Hurbildutako guztiok ordea primeran entzun genituen Mikel Markezen lan berriaren abesti zaharrak, aspaldi ikasitako letra horiek kantatzera ere animatu ginen batzuok.