Mingain urdin gaitza azaldu da Aian
Behi bati egindako analisiak hala baieztatu du
Gaur jakin da Aiako baserri bateko behi batek mingain urdin gaitza duela. Orain dela egun batzuk notizia eman zen komunikabideetan, baina ez da konfirmatu gaur arte, bitartean frogak egiten ari ziren-eta. Atzo jarri zuten martxan Diputazioak antolatutako txertoak jartzeko kanpaina, baina Aian ez dira hasi oraindik. Hala ere, kasu hau konfirmatu denez, bihar elkartuko dira albaiteroak Fraisoron txertatzeko egutegia zehazteko.
Xabier Kaminos albaiteroaren arabera, notizia da gaitz hau azaldu den aurreneko aldia delako, baina notizia ez balitz, hobe: Beste edozein gaitzarekin bezala ikasi beharko dugu bizitzen eta artzaintzan ez du inportanzia handirik edukiko. Gaitza, itxuraz, oso lokalizatuta dago eta kasu gutxi daude. Hala ere, neurriak hartu behar dira, nahitaez.