Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mintzalagun programa berriro ere abian da
Dokumentu Akzioak

Mintzalagun programa berriro ere abian da

2010/10/07

Urriaren 15a da izena emateko azken eguna

Ikasturte berriarekin batera, Mintzalagun egitasmoa martxan da berriro. Programa honen bidez, astean behin, ordubetez, euskaraz hitz egiteko elkartzen dira euskaraz dakiten lagunak euskara ikasten ari direnekin. 

Egitasmoak aurrera egin dezan ezinbestekoa da euskaldun berrien zein euskaldun zaharren parte hartzea. Interesa dutenek urriaren 15a baino lehen eman beharko dute izena ondorengo bideetako bat erabiliz: Urola Kostako AEK euskaltegietara, Zarauzko Udal Euskaltegira edo Orioko udaleko Euskara Zerbitzura jota; 943 13 01 75 telefono zenbakira deituta; edo e-mailez, urolakosta@aek.org helbide elektronikora mezua bidalita.

Gurasoak mintzalagun

Egitasmo honen baitan, Zaragueta eskolan eta Orioko Herri Ikastolan, Gurasoak Mintzalagun programa ere jarriko da abian. Haurrak eskolan dauden bitartean edota eskolatik irteten direnean euskaraz hitz egiteko guraso taldeak osatzea da helburua. Taldeak 3 edo 4 lagunekoak izango dira eta antolatzeko orduan kontuan hartuko dira bakoitzarentzako egoki diren egun eta orduak, baita zaletasunak ere. Haurrek etxera eramandako izena emateko orria ikastetxeko idazkaritzan entregatu behar dute urriaren 22a baino lehen parte hartu nahi duten gurasoek. Urriaren amaieran hasiko dira elkartzen.

Mintzalagun programari buruzko argibide gehiago jasotzeko Amaia Olazabalengana, programaren koordinatzailearengana, jo behar da: 943 13 01 75 telefonora dei edota urolakosta@aek.org helbidera idaz daiteke berarekin harremanetan jartzeko. www.urolakosta.blogspot.com weborrian ere jaso daiteke informazioa.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Mintzalagun programa berriro ere abian da

Carlos, Ainara eta Jöelle mintzalagun egitasmoko partaideak izan dira.