Muntoko kirol-gune berria inauguratuko dute aste bukaeran
Paddle eta squash txapelketak, bateo proba eta tenis ikastaroa izango dira
Muntoko kirol-gune berria prest dago eta inauguratzeko hainbat kirol ekitaldi antolatu ditu Udaleko Kirol Zerbitzuak maiatzaren 7 eta 8rako. Kirol-gunean bi paddle pista, teniseko bat, eguzkia hartzeko gunea eta kirol anitzetako jolastokia daude, kanpoan, eta squash pistak barruan.
Astebururako paddle eta squash txapelketak, bateo proba eta tenis ikastaroa antolatu dituzte Muntoko gunea inauguratzeko.
Paddle eta squash txapelketak eta bateo proba larunbatean goiz eta arratsaldez eta igandean goizez izango dira. Irabazleek kirol materiala jasoko dute sari. Paddle eta squash txapelketak hamasei urtetik gorakoentzat antolatu dituzte, bateo proba, berriz, ez da adin mugarik izango.
Tenis ikastaroak larunbatean izango dira; 10:00etan 8 urtetik gorakoentzat eta 11:00etan 8 urtetik beherakoentzat. Txapelketa, proba zein ikastaroetan parte hartu nahi dutenek, izena emateko, kiroldegira jo behar dute maiatzaren 6ko 12:30ak baino lehen eta parte hartzea doakoa da.