Muntoko plana onartu zen udalbatzarrean
Tentsio uneak izan ziren bilkura ostean
Gorabeheratsua izan zen Muntoko plan partziala bozkatzeko asteartean egindako ezohiko bilkura. Herritar ugari, ehun bai, eta ikusmina handia areto nagusian.
Idazkariak Plan Partzialaren istoria errepasatu zuen lehenik eta behin. 2005ko abuztuaren 30eko ohiko bilkuran, legezko gehiengo absolutuaz, lehen onarpena eman zitzaiola aipatu zuen. Espedientea jendaurrean jarri zenean, Cristina Salsamendik, Arkupe elkartearen izenean, alegazioak aurkeztu zituela eta espedientean jasota geratu zirela gogorarazi zuen. Otsailaren 19an egindako Gertutasun, giza balioak eta herri antolaketa eta obra eta zerbitzu Batzorde Informatzaileak Plana diktaminatu ondoren, gaia udalbatzarrera ekarri zela esanaz bukatu zuen errepasoa.
Alkateak hitza hartu eta, bozkatu aurretik, alderdiek iritzia emateko erronda abiarazi zuen. IUko Iñaki Garciak hasi zuen txanda esanaz irregulartasun zantzuak dituela planak eta epaitegietara jo aurretik herri kontsulta egiteko eskatu zuen, besteak beste. Ildo beretik mintzatu ziren Aralarreko Iñaki Iturain eta EAEko Joseba Goiburu ere. EAko Eugenio Cotadok, aldiz, ulertezintzat jo zuen orain bost urte agertutako planari orain, onartu baino aste bat lehenago bakarrik, hainbesteko oposizioa egitea. Gaineratu zuen plana atzera botatzeak futbol eta sofbol zelaiak arriskuan jarriko lituzkeela eta Ikastolari min handia egingo litzaiokeela 7 urterako. Alkatea, bere aldetik, azken egunetan irakurritako hainbat idatzigatik minduta agertu zen. Esan zuen zilegi dela jendeak zalantzak izatea eta berak herritarrei eskatzen diela , zalantzak izatekotan, Udalera lasai jotzea hauek argitzeko eta informatzeko. Kritiko agertu zen batere informaziorik gabe hitz egiten dutenekin eta gaineratu zuen, bera alkate den artean, herriko ordezkaritza gorena daukan instituzioaz gezurra esaterik ez duela onartuko. Segidan, aipatutako idatziei erantzun zien, puntuz puntu. Orain kontsulta eskatzea demagogiatzat joz bukatu zuen txanda eta bozketa agindu.
Oposizioko alderdiek erreplika eskubidea exigitu zioten hainbat ikusleren oihu artean. Bigarren txanda horretan alderdi bakoitzak berea mantendu zuen.
Lehen bozketa berdinketarekin bukatu zen, aldeko bost (EAJ eta PSE) , aurkako bost (EAE.IU-Aralar)eta abstentzio batekin (EA). Bigarrengoan, ordea, EAren aldeko botoak plana onartzeko bidea eman zuen. Txaloak entzun ziren batetik eta kanpora! edota herritarren botoa non dago bezalako oihuak, bestetik.


Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onartu eta argitaratu behar du orain Orioko udal planeamenduaren arau subsidiarioen berrezarketa eta egokitzapen txostena. Plan partziala arautzen duten ordenantzak, beraz, ez dira indarrean sartuko araudi hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
TENTSIO UNEAK BUKAERAN
Tentsio une handienak batzarra bukatutzat eman bezain pronto gertatu ziren aretoan zeudenen artean. Hainbat gaztek pankarta zabaldu zuten Herria zuen interesen gainetik, Muntoko plana ez zioena, aretoaren kanpoaldean eta hainbat lema ohikatu zituzten EAJ, EA eta PSE-EEren aurka. Eztabaidak ere izan ziren Cotado eta pankarta zutenen artean. Zenbait iturrik jakitera eman dutenez, lehenago, istiluak izan ziren pankartadunen eta sarreran zeuden udaltzainen artean. Hauetako baten arabera, alkatearen aginduz pankartarik ezin zela igo jakinarazi zieten udaltzainek baina ez zieten kasurik egin eta eskilaretan gora jarraitu zuten bi udaltzainen gainetik pasatuz. Jaso dugun beste bertsioak udaltzainek pankartari heldu ziotenean bultzakada batzuk izan zirela aipatu digu baina ez zela inongo erasorik izan gaineratu du, inondik inora. Gaineratu du udaltzainek behin eta berriro errepikatu zietela ez zirela pankartarekin igoko alkatearen agindua zelako eta hauek adierazpen askatasunik bada aurrera jarraituko zutela erantzun zietela. Berriro kanpora aterata, Udaletxe parean izan ziren pankartarekin zinegotzi guztiak atera arte. Gutxira ertzaintzaren istiluen kontrako furgoneta agertu zen plazara eta argazkiak egiten ari zen Karkarako langile bat identifikatu zuten bertan. Geroago Arkaitz tabernara agertu ziren ertzainak eta han zeuden hainbat gazte identifikatu zituzten. EAko Eugenio Cotado ere han zen eta alkateari eta udaltzainen buruari deitu zien egoeraren berri emateko baina kontua ez zen haratago joan.

Muntoko zentru komertziala
Neri, mesede
ireki begiak
Tira bira
desobedentzia bai, agresirik ez
Zorionak
formak
Beti ezin da asmatu.
despistatu bati erantzunez....
PNV IRABAZLE
muntoko plana
herritarra.
Txinatar bazarra
Anti-Todo Gazte Asamblada
Herri galdeketa.
ANTI-DOTO
IXOOOO
Akusazioak
EGIA ESAN EZ
komunikatua
Eskubideak
Muntoko plan partziala
Jada ez al da berandu?
Permini
Mezu ezabatuak
KOMUNIKATUA
Ni ere pekatari
muntoko plana
nora goaz
Permin eta Karkarari
arkuperi
Puntapaxo, laixte kendukoye ire komentario agresibo hori.
arrazoia
Permin
mota guztietako iritziak
Markel, Permin eta Jone-ri
Isaias Carrasco hil dute Arrasaten.
isaias
Mota guztietako iritziak