Hemen zaude: Hasiera Albisteak Muntoko plana onartu zen udalbatzarrean
Dokumentu Akzioak

Muntoko plana onartu zen udalbatzarrean

2008/03/05

Tentsio uneak izan ziren bilkura ostean

Gorabeheratsua izan zen Muntoko plan partziala bozkatzeko  asteartean egindako ezohiko bilkura. Herritar ugari, ehun bai, eta ikusmina handia areto nagusian.

Idazkariak Plan Partzialaren istoria errepasatu zuen lehenik eta behin. 2005ko abuztuaren 30eko ohiko bilkuran, legezko gehiengo absolutuaz, lehen onarpena eman zitzaiola aipatu zuen. Espedientea jendaurrean jarri zenean, Cristina Salsamendik, Arkupe elkartearen izenean, alegazioak aurkeztu zituela eta espedientean jasota geratu zirela gogorarazi zuen. Otsailaren 19an egindako Gertutasun, giza balioak eta herri antolaketa eta obra eta zerbitzu Batzorde Informatzaileak Plana diktaminatu ondoren, gaia udalbatzarrera ekarri zela esanaz bukatu zuen errepasoa.

Alkateak hitza hartu eta, bozkatu aurretik, alderdiek iritzia emateko erronda abiarazi zuen. IUko Iñaki Garciak hasi zuen txanda esanaz irregulartasun zantzuak dituela planak eta epaitegietara jo aurretik herri kontsulta egiteko eskatu zuen, besteak beste. Ildo beretik mintzatu ziren Aralarreko Iñaki Iturain eta EAEko Joseba Goiburu ere. EAko Eugenio Cotadok, aldiz, ulertezintzat jo zuen orain bost urte agertutako planari orain, onartu baino aste bat lehenago bakarrik, hainbesteko oposizioa egitea. Gaineratu zuen plana atzera botatzeak futbol eta sofbol zelaiak arriskuan jarriko lituzkeela eta Ikastolari min handia egingo litzaiokeela 7 urterako. Alkatea, bere aldetik, azken egunetan irakurritako hainbat idatzigatik minduta agertu zen. Esan zuen zilegi dela jendeak zalantzak izatea eta berak herritarrei eskatzen diela , zalantzak izatekotan, Udalera lasai jotzea hauek argitzeko eta informatzeko. Kritiko agertu zen batere informaziorik gabe hitz egiten dutenekin eta gaineratu zuen, bera alkate den artean, herriko ordezkaritza gorena daukan instituzioaz gezurra esaterik ez duela onartuko. Segidan, aipatutako idatziei erantzun zien, puntuz puntu. Orain kontsulta eskatzea demagogiatzat joz bukatu zuen txanda eta bozketa agindu.

Oposizioko alderdiek erreplika eskubidea exigitu zioten hainbat ikusleren oihu artean. Bigarren txanda horretan alderdi bakoitzak berea mantendu zuen.

Lehen bozketa berdinketarekin bukatu zen, aldeko bost (EAJ eta PSE) , aurkako bost (EAE.IU-Aralar)eta abstentzio batekin (EA). Bigarrengoan, ordea, EAren aldeko botoak plana onartzeko bidea eman zuen. Txaloak entzun ziren batetik eta kanpora! edota herritarren botoa non dago bezalako oihuak, bestetik.

 

Munto udalbatzarra 1

Munto udalbatzarra

Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onartu eta argitaratu behar du orain Orioko udal planeamenduaren arau subsidiarioen berrezarketa eta egokitzapen txostena. Plan partziala arautzen duten ordenantzak, beraz,  ez dira indarrean sartuko araudi hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
 

TENTSIO UNEAK BUKAERAN
Tentsio une handienak batzarra bukatutzat eman bezain pronto gertatu ziren aretoan zeudenen artean. Hainbat gaztek pankarta zabaldu zuten Herria zuen interesen gainetik, Muntoko plana ez zioena, aretoaren kanpoaldean eta hainbat lema ohikatu zituzten EAJ, EA eta PSE-EEren aurka. Eztabaidak ere izan ziren Cotado eta pankarta zutenen artean. Zenbait iturrik jakitera eman dutenez, lehenago, istiluak izan ziren pankartadunen eta sarreran zeuden udaltzainen artean. Hauetako baten arabera, alkatearen aginduz pankartarik ezin zela igo jakinarazi zieten udaltzainek baina ez zieten kasurik egin eta eskilaretan gora jarraitu zuten bi udaltzainen gainetik pasatuz. Jaso dugun beste bertsioak udaltzainek pankartari heldu ziotenean bultzakada batzuk izan zirela aipatu digu baina ez zela inongo erasorik izan gaineratu du, inondik inora. Gaineratu du udaltzainek behin eta berriro errepikatu zietela ez zirela pankartarekin igoko alkatearen agindua zelako eta hauek adierazpen askatasunik bada aurrera jarraituko zutela erantzun zietela. Berriro kanpora aterata, Udaletxe parean izan ziren pankartarekin zinegotzi guztiak atera arte. Gutxira ertzaintzaren istiluen kontrako furgoneta agertu zen plazara eta argazkiak egiten ari zen Karkarako langile bat identifikatu zuten bertan. Geroago Arkaitz tabernara agertu ziren ertzainak eta han zeuden hainbat gazte identifikatu zituzten. EAko Eugenio Cotado ere han zen eta alkateari eta udaltzainen buruari deitu zien egoeraren berri emateko baina kontua ez zen haratago joan.

Munto Udalbatzarra

Munto Udalbatzarra 

 

Muntoko zentru komertziala

txistunflauer — 2008/03/05 12:47
Nik jakin izan dudanez, egin nahi duten "zentro komertziala", gutxi gora behera, Zarauzko Santa Marina kaleko Eroskiren parekoa da. Horrek ze kalte egingo lioke Oriori? Argi dago Orioko zenbait komertxiori, batez ere Janari dendei eragingo liokeela. Baina denda ez dugunoi, kalte ala mesede?

Neri, mesede

Patxi — 2008/03/05 14:00
Nik asko sentitzen det konpetentzia zuzena egiten dieten komertzioengatik (horrelakoxe gogorra da bizitza...) baiña neri sekulako mesedea egingo dit eroski bat izateak kotxea hartu gabe. Astero Zarautzera edo Urbilera joaten naiz, ta kontxo, herrian bertan baldin badut primeran. Nik Zarautzen enpresa txiki baten egiten dut lan, ta konpetentziak (batez ere enpresa handienak) izugarrizko kaltea egiten dit: proba egin dezaket ea zer esaten didaten Zarautzeko udaletxean, Zarautzen konpetentziarik ez dudala nahi esaten diedanean. Oriok aurrera egin dezan nahi badugu konsekuentzi guztiekin egin beharko dugu, herri guztietan daude komertzio txiki eta haundiak... Edo tabernariei ez die kalte egiten taberna berri bat irekitzen den guztietan? Konpetentzia asumitzea gogorra da, baiña ez dago besterik...

ireki begiak

Iñaki — 2008/03/05 14:26
Gai honekin bi kontu ezberdin. Bat, nire ustez, ez da konpetentzia kontua, baizik eta konpetentzia mota kontua. Denok dakigu azalera handiko dendek ez dituztela besteen baldintza berak. Zergatik dituzte ba produktuak merkeago? Eta ordutegien aldetik zer? Ni ez nago herrian denda gehiago irekitzearen aurka, baina izan ditzatela guztiek baldintza berak, era berdinean egin diezaiotela aurre merkatuari. Eta bigarrena, tira bira izan bazen, batzuk aurrera eta besteek atzera (hau da, bi aldeek berera) zer "agresio" dago hor?. Badirudi batzuentzat "mina" batzuena bakarrik dela. Baina, identifikatu behar izan zutenak alde batekoak bakarrik izan ziren. Ireki begiak, nahi nuke hitz egiten duen guztia kasu berean jarri, identifikatu daitezela.

Tira bira

Ijito bat — 2008/03/05 15:02
Ba agresioa garbi dago, 15 bat lagunek arauk apurtu nahi zituzten, 2 udaltzainek errespetatu arazi. Indarrez erditik kendu zituzten, ba orain kontsekuente izan ditezela egin dutenarekin. Eta hala ere, apustu egingo nuke udaltzainei min handiena egin diena ez direla zauri fisikoak izan.

desobedentzia bai, agresirik ez

mikel aranzabal — 2008/03/05 16:02
bai, ni ere ersotzailetzat jotzen duzuen horietako bat naiz, "agresion a un policia" edo horrelako zerbaitegatik salatua. eta kontsekuente naiz (gara), egiten ditugun ekintzetan eta baita ekar ditzazkeen ondorioetan baina ez dut (dugu) ordainduko egin ez dugun ezer. ez zen agresiorik egon eta kitto! eta bestela froga dezatela, hor dute eta udaltzaingoaren bulegoaren gainean gertatutako guztia grabatu zuen kamara erraldoi bat, eta bertan ikusiko da guk pankartarekin aurrera egin eta udaltzainek pankartari eutsi ondoren guk aurrera egitea lortu genuela, eta inongo momentutan ez zela bi elderdietatik erasorik izan. bestalde, arkaitz tabernan ginen gazteoi identifikatu ziguten, eta udaltzinei deklarazioa hartu zieten. eta nork hartu dizkigu guri deklarazioak? gure ikuspuntuak ez al du balio? udaltzainek beren lana bete zuten, noski, baina izan daitezela beraiek ere kontsekuente. bukatzeko, pena bat da atzoko plenoak ekarri beharko lukeen eztabaida guztia inzidente bakan honetara mugatzea, lastima.

Zorionak

ni ere bai — 2008/03/05 16:18
Ze udaltzain bat bestea baino hobeagoa al da? agian lagunk edo gertukoak zaretelako? ba hori ez da horrela. egoera hortan biak egongo ziren minduta eta zer egin jakin gabe. eta gainera mehatzatuz, HAN EZ BAZINETEN KONTUZ ESATEN DUZUENAREKIN. Eta okerrena, foro honetan nork idazten duen inork ez daki baina zuk badakizu bat Ruth Etxeberria zela eta zoriondu egiten duzu. eta zer egin behar diozu bertan egon ez bada?

formak

herritarbat — 2008/03/05 16:40
Batzuetan, formetan ez da asmatzen baina arlo guztietan gertatzen da hori. urduri jartzen gara, zerbait agindu digute eta zailtazunak dauzkagu agindua aurrera eramatea. baina ez zarete bate azkarrak. pankarta itxiak eraman eta atera eta hoiek ez dituzte inork ikusten baina ez, zuek dena a lo grande egin behar duzue. beti arrazoiaren menpe uste duzue zaudetela eta gero hau dena gertatzen da. ni ez naiz batere zuen aldeko garbi dago baina nola juntatzen zareten zerbait lortzeko miresgarria da. ESPERO DUT egunen batean dena amaitzea eta eta orain arte juntatzen zareten bezala GAIZKI EGITEKO, ondo egitera juntatzen zaretenian, benetan ONENAK IZANGO ZARETE.

Beti ezin da asmatu.

Beste forma batekoak gaituk gu, notejode!!! — 2008/03/05 17:04
Arrazoi duk motel obeto egitea bazegoen, ze kontua etziak munipa honekin edota munipa harekin. Baiña ola gertatu dituk gauzak eta errua denona duk, baiña ordaindu seguru batzuk bakarrik ordainduko dugula, beti bezela. Eta juntatzearena ez duk ain zaila kezkak daudenean albokoari galdetu eta antolatu, euskal gazteriyak bazekik hortaz zeoze, baiña bueno hitzako gaizkiaren "ejea" izango gaituk.

despistatu bati erantzunez....

ni — 2008/03/05 23:10
edo oso zara despistatua, edo despistatuarena egitea komeni zaizu... argitze aldera: 1.- "han ez bazineten kontuz esaten duzuenarekin" esaldia ez da mehatxu bat. alegia, esan nahi nuen han ez zegoena ongi informatu dadila eta kriterio pixka batez iritzia emateko gutxienez alde ezberdinekin hitz egin dezala... Horrela hobeto? edo hau ere mehatxua iruditzen zaizu?? 2.- Ruth Etxeberria dela esan dut berak sinatu duelako. eta zer egin behar diodan? zer nahi duzu egitea? esaten badizut laguna dudala, nahiz eta gai askotan iritzi ezberdinekoak garen...zer duzu mehatxu, purrusta, lehioarako... gogoa? ba sentitzen dut, iritzi ezberdinetako ejndea ere nik lagun dut. eta ez engainatu zure burua eta ez irakurri jartzen duenetik haratago! lasai, hori eginda ere zuri ere ez dizut ezertxo ere egingo.kar kar kar

PNV IRABAZLE

Eñaut — 2008/03/05 23:34
Eta guzti honetan...agresioa gora...agresioa bera...indarkeria, gazteon jokabide txarra, forma falta, burugorkeria... guzti honetan eta guzti honekin, bai jaun-andreok, herri honetan beti bezala, nork irabazi du? PNV-k!!! Zorionak, txapeldunoi. Goazen planari buruz eztabaidatzera, eta utzi ditzagun behingoz txorakeriak! Nahikoa da eta, HERRI GALDEKETA ORAIN!

muntoko plana

herritarra — 2008/03/05 23:38
Iada alperrik dira galdeketak eta gauza gehienak plana aprobatua dago lege subsidiarioak atera zirenean egin behar zen galdeketa , presioak eta batek daki zenbat gauza gehiago....hori bai, beti ere errespetuz eta bakoitza bere lekuan papelak galdu gabe.

herritarra.

Permin — 2008/03/05 23:49
Arrazoi duzu herritar maitea. Jakin nahi nuke, Eroski Iñarraterrena ireki aurretik horrelako presioak egingo bagenu, zer gertatuko litzateken. Edo eta DIA ireki zutenean, edo eta SPAR bere garaian, edo Angel Oriyo.... Ez, hoieri inongo presiorik ez. Dena oraingo eroski berriari. Nik beti pentsatu dut konpetentziari idabazteko aukera bakarra, hau debekatzea dela pentsatzen duten gendea, gende aula eta etorkizun gabea dela. Denda txiki bakoitza enpresa bat da, eta horrela jokatu behar du bere indarra erakutziz (ez prezioa, ez produktoak, baina bai bezeroari tratu pertsonala emanaz,eta abar...konpetitu leike). Sun Tzu-k , "el arte de la guerra" liburu famatuan esan zuen bezala:si no puedes con tu enemigo, únete a él. Gogoratzen dizuet ZARA denda famatua, Arteixon (Orio bezalako herri txiki bat) jaio zela. Pentsatzen dezute, Amancio Ortegak, Arkuperen mentalidadea izango balu, horrelako inperio textilla sortuko lukeela (inditex)?. Harrek bai barrabillak!!!

Txinatar bazarra

Oriyotarra — 2008/03/05 23:50
Kontxo Arkupe-ko hauek Eroskiren aurka... Lehen ere oriyotarrak Zarautzeko edo Hurbil-eko eroskira joango ez bagina bezala... Eta hori toki horietan Oriyon baino urrutiyo aparkatu behar dala kontutan hartuta! Beno, beno baina Arrillaga zaneko Txinatar Bazarrak ez al du ba Eroskik baino ordu ta egun gehiago irekitzen? Nik oraindik ez dit bertako atea itxita ikusi... Txintxo ibili ta Aupa Orio!

Anti-Todo Gazte Asamblada

Oriyotarra — 2008/03/05 23:57
Itxura danez gazte asambladako hauek eozer gauzaren aurka zeudek beti... eta noski beraien puntu artistikoari omen eginez beti ere pankarta prestatzeko listo... Laister Rajoy eta Rouco-ren manifetako pankartak egiteko fitxatuko zaituztete! Txintxo ibili, ta Aupa Orio!

Herri galdeketa.

Permin — 2008/03/05 23:57
Herri onetan izango den galdeketa bakarra, datorren 25/10/2008n izango da, eta gure lehendakariarena izango da. Neri ez zidaten galdetu Spar edo DIA irekitzeak ondo iruditzen zitzaidan. Orain ez galdeta Eroski berria irekitzeko prest nagoen. Benetan, eta inor ofenditu barik, baina ez dakit zer mundutan bizi zareten zuek!!!. Zuen munduan, Rajoyren ume hori gustora biziko litzateke. Konpetentziarik gabeko herriko batean. Gogoratzen dizuet Kuban, Haitin eta abarretan ez dagoela konpetentziarik. Hor diktadura dago. Baino gu baino hiru bat mende atzeratuta doaz. Hori nahi al dezute??? Mesedez, hitz egin behar badugu, gaurko egoera sozio-ekonomikoa ezagututa egin gean. Nik ere nire formak gehiago zainduko ditut etorkizunean. Beno, ari naizela, ari naizela, "sin tetas no hay paraiso" hasi zaigu. Ondo izan eta eskubiñak familiari.

ANTI-DOTO

Eñaut — 2008/03/06 00:03
ANTI-TODO? o anti-doto??? kar kar kar...herri honetan kaña pixkat eman berra zagok, bestela nahi ditekena egiten ditek eta! Eta zu horren alde zaude? Agian egia duk danaren kontra egongo gaitukela, legealdi honetan egin den ia dana gaxki dagoelako? Pentsamendu kapitalistatik ikusita...herria dpm zagok, baina txo! herri honetan...nora joaten da kapitala?? Ikusiko bagenikek behintzat...

IXOOOO

Eñaut — 2008/03/06 00:14
Etzak...lap...hitza esan!!! herri hontan tabua baituk!!!

Akusazioak

Zain — 2008/03/06 00:21
Oso erraz botatzen dituzue hemen akusazioak. Frogarik badezute, juzgatura. Bestela, zuen hitzek ez dute batere balio. Hik ere udaletxera aurkeztu nahi dekela? badakik zer egin. Pausoa aurrera, eta aurpegia eman. Egia esan ez det uste ausartuko haizenik. Eta azkenik, Eñaut, ba al dakik noiz argitaratu behar dezuten komunikatua?

EGIA ESAN EZ

Eñaut — 2008/03/06 00:27
Gezurrak alde batera utziz, nik ez dakit ezer, egun osoan ez naiz gazte asanbladako kide batekin ere egon. Halaere, lasai egon, komunikatua, gaur edo bihar ailegatuko da eta. Jende askok espero duen "BOOM!" hori iritsiko da, gauzak argi uzteko unea iritsi baita, gezurrak alde batera utziz.

komunikatua

mikel aranzabal — 2008/03/06 00:28
konpromiso ezberdinak direla eta, gaur ezin izan dugu urgentziazko asanbladarik egin. beti astearte eta ostegun arratsaldetan egiten ditugu asanbladak, eta oraingo honetan ere horrela izan beharko du. barkatu itxaron araztea, eta eskerrikasko gezurrak isilarazten laguntzen ari zareten guztioi. nire ustez atzo gertaturikoa ez zen horrenbesterako izan, eta badirudi NY atentatu dugula.

Eskubideak

txiribitoia — 2008/03/06 11:57
Erasoak eraso, agresioak agresio, akatsak akats denok egin behar diogu kritika geure burari. Hala ere, “gertakari” triste honetan zentratuz gero,garaileak betiko berberak izango dira. “Bibotexek” bere garaian eginiko guda ilegal hartan herri galdeketa eskatu zuten espainiarrek, egunkaria itxi zutenean pakarta baten atzean ibili ginen gure adierazpen askatasuna aldarrikatzen eta Lehendakariak bere plana aurrera eramateko herri galdeketa bultzatu nahi du. Arazorik ez dago hemen,gure eskubideak aldarrikatzen ari gara ezta? “Eroski” famatua irekitzen bada, ezetz espero dut, pankarta atzean daudenak bertara burumakur joan behar dutela aldarrikatzen duenak “mikroondasean” pare bat buelta behar dituela uste dut. Erabaki honekin ez gara ari epaitzen nork duen bertara joateko eskubidea eta nork ez, herritar bezela eraikina egin edo ez erabakitzeko eskubidea baizik. Bakoitzak bere zilborrari egiten dio so, ados; baina denak gara herritarrak eta denok dugu hitz egiteko ahalmena. Eraikina egiteko udalaren argudioak logikoak eta egokiak badira, ez litzateke inongo arazorik egongo herriari kontatu eta eztabaidatzeko jarrera irekia edukiko balute. Betiko arazoa da, zenbat eta ezkutuagoa izan istorioa orduan eta usain txarragoa edukitzen du. Denok egin ditugu akatsak egia da, baina ez dut uste irabazleak-onak, galtzaileak-gaiztoak esleipenak zentzurik baduen hemen. Irabazleak ez ditugu ezagutuko istorio honetan, galtzailea herria izango denaren errezeloa daukat ordea.

Muntoko plan partziala

Harriet Goiburu — 2008/03/06 18:02
Plan honetan sartzen da ikastola, berreun ta piku etxebizitza hauetako %20 babestuak direlarik eta eroskiko "gran superficie" horietako bat. Ikastolaren ampliazioa aspaldi egiña behar zuen bere garaian irakaskuntzarako esklusiboak ziren 10.000 metroko lur horietan polikiroldegia ilegalki egin ez bazen eta orain beste guztiarekin enpaketatu ta onen kontra daona da ikastolaren desarrolloa frenatu nahi duena ezta? nere uste apalean txantajea da hori. Etxebizitzan asuntoakin, 400 etxebizitza huts daude orion, entzun dudanez prezio libreko hondartza aldameneko etxeak geldirik daude oraindik saltzea lortu ez dutelako eta gainera legeak exijitzen du du (uste dut) %15 etik %75 harteko etxeak babestutakoak izatea nire ustez argi dago herri honetan gazteok arazo larria dugula etxebizitzaren asuntuakin ta etxek in ber badira babestutakoak, portzentai altu bat izan beharko luketela naiz eta nahiago nukeen jadanik eraikita daudenen jabeei presioa egingo bazitzaien goitik irtenbidea bilatzeko. Eta azkenik Eroskiyan asuntua. Arkupe ez da kexatzen konpetentzia jarriko zaiolako baizik eta konpetentzi motari buruz hari gara, eta ez dugu ahaztu behar herriari kaleko komertzioek ematen diotela bizia eta ez "grandes supeficies" deitzen zaienak. Bukatzeko jendeari anonimatotik jardun beharrean aurpegia ematera animatzen dut, horrek eztabaida sanoagoak ekarriko bait lizkiguke

Jada ez al da berandu?

Ijito bat — 2008/03/06 18:13
Aupa Harriet (zorionak izenpetzeagatik). Ez al zaizu iruditzen guzti hau mugitzeko berandu zabiltzatela? Plan hau aspaldian zegoen mahai gainean, eta azken hunean honela ibiltzea ez da normala. Aurrera ateratzea nahi ez bazenuten, lehenago mugitu beharko zenukete, herritarrei informazioa eman eta jendearen eritzia udalera eraman. Baina gaia eraman den bezela, legea onartu zutenek zilegitasun osoa dutela iruditzen zait. Gainera, kontuan izan zuek mordo bat izango zinatela, baina aldekoak han ez egoteak (edo gutxiago) ez duela esan nahi aldekorik ez denik.

Permini

Ane — 2008/03/06 18:40
Aizu Permin, baduzu ordua errespetuz hitz egiten hasteko. Zer egin dizu bada zuri Harrietek? Bere iritzia eman du. Egin ezazu zuk ere berdina, ez besterik. Eta gainontzeko guztiei eskatuko nieke, kontutan ez hartzeko Perminen mezu hau eta horrelakoetan, bakean uzteko. Aspertuko da eta errespetuz hasiko da hitz egiten, inor iraindu gabe.

Mezu ezabatuak

Karkara — 2008/03/06 19:00
Eztabaida honetako mezu batzuk ezabatu egin ditugu, iraingarriak zirelako. Mesedez, bidaltzeko botoiari eman aurretik, irakurri ezazue berriro zuen mezua eta jarri zeuek filtroa, guretzat ez da gustagarri-eta inoren mezuak ezabatzen ibili beharra. Eta gogoratu: norbait izenez aipatu behar baduzue, kritikatzeko, zuek ere izenpetu egin behar duzue; bestela, ezabatu egingo dugu zuen mezua. Kritika egitea libre da; anonimatotik jendea iraintzea, ez. Barkamena eskatzen diegu mezu-kate honetan irainduak izan direnei, mezu iraingarriak lehenago ez ezabatu izanagatik. Karkara

KOMUNIKATUA

OKK gazte asanblada — 2008/03/06 19:37
OKK GAZTE ASANBLADAREN KOMUNIKATUA BLOGEAN DA DAGOENEKO. IRAKURRI ETA NAHI DUZUEN KONKLUSIOA ATERA. GU, 20:30ETAN PLAZAN IZANGO GARA, "ADIERAZPEN ASKATASUNA, ERREPRESIORIK EZ!"LEMAPEAN. ALKATEAREN ERABAKIA ETA JARRERA SALATUKO DITUGU. ANIMA ZAITEZ. ESKERRIKASKO.

Ni ere pekatari

Oriyotarra — 2008/03/06 21:31
Oriyon Eroski berriya bai, Oriyon Eroski berriya ez... horrela gabiltza bueltaka... Oriyon Eroski berriya bai, Oriyon Eroski berriya ez... Arkupekoak kontra... Gazte Asanbladakoak kontra... eta herriak aukeratutako udala justu-justu alde... Gazteok, hurrengoan zuen eta nire furgonetak Pirineoetara joan baino lehenago erosketak egiten Zarautz edota Hurbileko aparkamenduan parez-pare daudenean hitzegingo diagu... Aupa Orio!

muntoko plana

serra — 2008/03/06 23:23
bueno ba ni arkupen aldekoa naiz, iruditzen zait gende horrek ez diola beldurrik konpetentzi legalari baino ilegalari bai. Ez da gauza berdina denda txiki bat ez aparkamenturik, eta aparkamentu badu, kotxea uzten duten bezain udaltzaingoa etortzen da nota jartzera eta hurrengoa isuna da. Alderantziz eraikiko duten gune komertzial hori bere aparkamentu ederra tunel batekin elkartuta. Orioko alkate jaunari asko kezkatzen dio jendea gune komertzial hauetara joatea eta dirua leku hauetan uztea. Ni gehiago kezkatzen naiz %80 kanpora lanera joatea eta 30 urte PNV Orio agintzen eta ez dute ez gune industrialik edo hontako lekuren bat lanik emateko.Horrek bai ekarriko lukeela aberastasuna herriari eta udaletxeari. HIPOKRESIA gutxiago eta HUMILTAZUN gehiago. eta behar handiagoa dago BABESTUTAKO ETXEAK jartzea eta ez gune komertzial bat. Ez izan gaiztoak eta ondo ibili. aupa Orio

nora goaz

pssssss — 2008/03/07 00:04
noizko kukuarrira igotzeko eskailera mekanikoak? ta zara oriyon?jode, ta media market? oriyon dena edukiko deu lagunok egon lasai, alkateak beteko ditu gure nahiak. Hiritar bezala sentituko zara oriyon, nahi baduzu orio´dor bezala ere dei diezaiokezu. orain, kontzerturen bat ikusi nahi baduzu, malo, hobe duzu zarautza o beste lekuren baterea joan. KONTZERTUAK EGITEKO LEKU BAT ORAIN!EGIN KASO GAZTEEN NAHIEI!

Permin eta Karkarari

markel — 2008/03/07 00:07
Kasu honetan, eta irakurtzen ari nintzen einean, Perminek arrazoia du, zeren eta azken erantzunak irakurgai ziren , inor zapaldu gabe. Ez dut ulertzen karkararen jokaera. Benetan. Hala sentitzen dut, eta hala esaten dut.

arkuperi

puntapaxo — 2008/03/07 00:28
Niri iruditzen zait arkupeko kide batzuek ausnarketa bat egin beharko luketeela.Ezin dute egon beti kanpotik datorren mehatxuari begira, geronek zer obetu genezakeen pentsatu beharrean.Ikusi behar dena da zein herri daukagun eta zein komertzio daukagun.Nire eritziz gure komertzioak ez ditu oriotarren beharrak azetzen,eta horren adibide zenbat oriotar joaten diren kanpora erosketak egitera baita orioko dendariak berak ere.Orion beste "eroski" bat irekitzea onuragarria izango litzatekeela iruditzen zait baita dendari txikientzat ere jendea herrian geratzen lagunduko lukeelako.

Puntapaxo, laixte kendukoye ire komentario agresibo hori.

Permin — 2008/03/07 00:31
Hemen eroskiren aldekoak betatuta gatxaudek.

arrazoia

Jone — 2008/03/07 00:46
Permin, ni zurekin

Permin

Jone — 2008/03/07 00:58
Berak, non erosten dute?

mota guztietako iritziak

Harriet — 2008/03/07 17:18
Argi dago mota askotako iritziak daudela gure herrian muntoko planari buruz, eta horregatik diot ezinbestekoa dela herri galdeketa egitea, ateratzen dena errespetatu eta kitto ados? Eman hitza herriari!!

Markel, Permin eta Jone-ri

oriotarra — 2008/03/07 17:22
Oriotarra izanik eta eztabaida honetan hainbat iritzi eman ondoren, lotsagarria iruditzen zait zuen iritzia karkararekiko, hainbat iritzi bota ditut nik udaltzainen aldekoak, Muntoko plana ez baitut asko kontrolatzen, baina ez dute inolako momentuan nire mezurik ezabatu, beraz, izenik aipatzen ez baduzue, ez duzue ba pentsatuko izenpetutakoak edo ez iraintzen utziko zaizuenik, HARRIET izan, RUTH izan, MIKEL izan edo dana dalakoa izan, gutxi batzuk baitira izena jartzeko POPROAK dituztenak.UTZI KARKARA IRAINTZEARI, HITZEKIN ERE MIN ASKO EGITEN BAITA.ETA BESTELA, IDATZI GUSTOKO DUZUEN LEKUETAN. AUPA KARKARA, OSO JARRERA ONA IZAN DUZUE, MEREZI EZ DUTEN HAINBAT MEZU EZABATZEAN, ETA NOIZBAT HASARRE IDATZITAKO NIREA ERE TARTEAN BADAGO, ARRAZOI GUZTIA IZANGO DUZUE. ANIMO ETA HORRELA JARRAITU.

Isaias Carrasco hil dute Arrasaten.

Permin — 2008/03/07 17:46
Hiru tiroz hil dute gaur eguerdian. Espero dut, errespetuz, egun batzuetan ez hitzegitea errepresioa, giza eskubideak, eta abar.... Badakit zuetako askok ez dezutela inongo penarik sentituko. Baina nik bai. Atxilotuei torturatzen zaienean amorrazioa sentitzen dut,eta horren aurkako ekintzak egingo nituzke, baina oraingo hau da torturarik okerrena, hiltzea. Bakoitza bere kontzientziakin jarrai dadilla. Bakoitzak dakigu zertan gabiltzan. Goian bego, Isaias.

isaias

oriyotarra — 2008/03/07 17:55
gora euskadi askatuta eta hilketa gehiago ez

Mota guztietako iritziak

Orio herria maite dut — 2008/03/07 17:57
Egia da Orion mota guztietako iritziak daudela. Hona hemen gaur Diario Vasco egunkarian argitaratutako iritzia : http://www.diariovasco.com/20080307/costa-urola/nuevo-establecimiento-comercial-20080307.html

PATXIRENTZAT

HERRITARRA — 2008/05/31 17:40
DIA HERRIN DEKAZU EDO SPAR ETA ALIPROX ERE BAI ZER GEHIAGO BEHAR DU ORIOK

SPAR ETA DIA EZIN DIRA EROSKIREKIN KONPARATU

ORIO LENOKUA IZATIA NAHI DUN GAZTE BAT — 2008/05/31 17:56
JENDE ASKOK ESATEN DU INOR EZ ZELA KEXATU DIA EDO SPAR IREKITZEAN.ORDUAN DIA ETA SPAR HERRI BERTAN EDUKITA ZERTARAKO EROSKI BAT IREKI.ORIO HERRI TXIKIA DA ETA EZ DU EROSKI BEHARRIK.LAISTER GETARIA,AIA,DEBA.MUTRIKU... HERRI TXIKIETAN EROSKI.... GAUZ JARRIKO DITUZTE.ORAIN HARTU MOLDATU BALDIN BAGARA ZERGATIK EZ ORIO ORAIN DAGOEN BEZALA UTZI!!!!!!!!!!! NI GAZTE ASANBLADA ETA ARKUPEREN ALDE NAGO ETA BADA GARAIA MUNTOKO PLANAREN ALDE DAUDEN HERRITARRAK BEGIAK IREKITZEKO GARAIA.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.