Mus txapelketa gaur gauean
Epaiketak sortuko dituen gastuei aurre egiten laguntzea da txapelketaren helburua
Herriko 7 gazteren auzipetzeak sortuko dituen gastuei aurre egin ahal izateko bikotekako mus txapelketa antolatu du Gazte Asanbladak gaur gauerako. 21:30etik 22:00etara izen ematea izango da eta ondoren hasiko da, Kosta tailerrean. 15 euro balio du inskripzioak. Sariak, berriz, Arkupe elkarteak emango ditu eta lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte. Bestalde, mariskada bana zozketatuko dute gaur eta bihar. Ekimen hauekin, besteak beste, abokatuen beharrak eragindako gastuak ordaindu nahi dituzte. Pasa den martxoaren 4ko ezohiko bilkuran gertatutakoengatik epaituko dituzte gazteak.