Musika astea abian da
Apirilaren 14an hasi zen eta 18an bukatuko da
Atzo eman zioten hasiera Danbolin Musika Eskolaren Musika Asteari. Instrumentuko ikasle txikienek bi saio egin zituzten bildutakoen aurrean. Gaur, berriz, tailerretako ikasleek hartu dute lekukoa. 17:30ean egin dute lehen saioa, kultur etxeko areto nagusia jendez beteta. Asko kanpoan geratu dira, sartu ezinik. Hemendik minutu gutxira, berriz, bigarren saioari ekingo diote eta badirudi orain ordubeteko egoera errepikatuko dela, kultur etxeko kanpoaldean herritar ugari baitago sartzeko zain.
Gainontzean, hauxe da datozen egunetarako programa:
Apirilak 16, asteazkena18:00etan, Kontzertu pedagogikoa, Lurbira taldearen eskutik. Orioko Kultur etxean.
Apirilak 17, osteguna
18:00etan, Instrumentuko ikasle helduak. Orioko Kultur etxean.
19:00etan, Instrumentuko ikasle helduak. Orioko Kultur etxean.
Apirilak 18, ostirala
Danbolin M.E. taldeen elkar truke kontzertua, Debako elizan, Debako Musika Eskolarekin egindako elkar trukea.