Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika eskolaren kontzertu berezia bihar
Dokumentu Akzioak

Musika eskolaren kontzertu berezia bihar

2011/06/17

25 urte bete dituztela ospatzeko, emanaldi berezia egingo dute herriko taldeekin batera

Bihar, ekainaren 18a, larunbata, gaueko 22:00etan, Danbolin Musika Eskolak kontzertu berezia emango du Karela kiroldegian. Bertan, instrumentu ezberdinez osatutako taldeek– txistu taldea, trikitixa eta pandero taldea, pianoa, soka taldea, esku-soinu taldea eta banda.– jotako kantak abestuko dituzte herriko beste hainbat taldek.

Ikasleez gain, ikasle ohiek ere parte hartuko dute.

Parte hartuko dutenak honakoak dira kantuko ikasleekin batera: Salatxo, Errikotxia, Heldu, Arkupe, Ostargi, Egunsentia, Arraun taldea, Surf taldea, Gaztetxea, Auzoko, Saskibaloi taldea, Futbol taldea, Sofbol taldea, Harribil, Txurrumuski, Gaztelekua, Talai-mendi, Herrio natur taldea eta Karkara.

Lan asko egin dute aurrez biharkoa ondo irteteko asmoz. Bihar izango da herriari lana erakusteko hitzordua.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea