Hemen zaude: Hasiera Albisteak Naonedeko (Nantes) estropadako argazkiak sarean ikusgai
Dokumentu Akzioak

Naonedeko (Nantes) estropadako argazkiak sarean ikusgai

2008/05/08

Orioko zortzikoak irabazi zuen proba Alemaniako Karlsruhe Unibertsitateari 17 ehuneneko aldea aterata

Orioko zortzikoak Bretainiako Naoneden (Nantes)  jokatutako estropadako argazkiak sarean jarri ditu Joxemari Olasagastik. Gogoratuko duzuenez, 26. Nazioarteko estropadan hartu zuten parte oriotarrek, eta beraiek izan ziren garaile, Alemaniako Karlsruhe Unibertsitateari 17 ehuneneko aldea aterata.

Lotura: http://picasaweb.google.es/croorioae/2008050304Nantes26RGataDes

Oriyotarrak kanpon nausi!

oriyotarra — 2008/05/08 13:54
AUPA ORIYOOOOOOOOOOO!

albistea?

kaixo — 2008/05/08 15:08
errespetu guztiarekin, Karkarari galdera bat: Hau albiste bat al da?

Albistea

Iepa — 2008/05/08 15:13
Ez naiz Karkara baina irakurle bezela erantzuten utziko? Hara ba: ez da albiste bat, baina izan daiteke. Edo bada? Azken finean zerbaiten berri eman dute, txikia izan arren. Olasagastik argazkiak jarri ditu Interneten, denon eskura daude baina baten batek jakinarazten ez badigu, nola enteratuko gara. Hori egin du Karkarak. Herriko gauza txiki askoren (ia guztien) berri ematen digute egunero eta honekin ere bai. Hola ikusten dut nik.

bai albistea!!

ni — 2008/05/08 15:51
kaixori erantzunez,zuri igual ez zaizu interesatuko eta beraz ez zaizu albiste irudituko baina beste batzuei interesatzen zaie.

TXAPELKETA

AUPA ORIO — 2008/05/09 10:21
ZE PENA EZ EGOTEA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

AUPA ORIORI

ustaritz — 2008/05/09 15:49
Euskaldunak bagara ez genuke txapelketa horretan parte hartu beharko behin ere baña ez dut uste hori denik orio españiako txapelketan ez egotearen arrazoia. Galdera bat, sua pizteagatik egin duzu komentario hori?(ez doa txarrez)

betiko kaka

non ordea ?? — 2008/05/09 16:56
euskaldunak bagara, Errealak, Athletic, Bidasoak, Arratek, Baionak, Bruesak, TAUk, Patxi vilak, Haimar zubeldiak, Olaizola anaiek, Zarautz eskubaloiak, OBBk,....hainbat eta hainbat kirolarie eta elkarteek... ez lukete gaur egungo konpetizioatan parte hartu behar. Baiñan, denak, guztiak, salbuespenik gabe, Espaiñiako federazioek antolatutako konpetiziotan hartzen dute parte. Beraz, non hartu parte ordea ?? Arraunarekin danak berdin. Sartu zaitezte beste kirolarekin koño !!

ustaritzi

ni — 2008/05/09 18:22
egiya da, beti olako komentayokin ya jendia nazkatu besteik eztezue iten!

ustaritzi

hipokresia — 2008/05/09 18:55
Esan Oiana Blancori, Mikel Unanueri (Eskubaloia-Toledo-gaur bertan Karkaran), Salaberria (Arrate),.... ez lehiatzeko beraien konpetizioak eta txapelketak espaiñiako federazioak antolatzen dituztelako. Arraunari buruz, espaiñiako txapelketaz hasten garenean, hor da beti koletilla. Eta zer da ta gero Erreala, TAU eta Athletic eta hainabat eta hainbat euskal elkarte espainiako errege kopa jokatzen eta denok sutan beraie animatuz. Hipokresia galanta! Bai Euskal Selekzioa deritzot, baiñan hortarako aldatu eta berritu ditzagun egoera politikoak.

hipokresiaa

aupa orio — 2008/05/09 20:09
arrazoi osuaa!!

aupa mutilak

aupa orio — 2008/05/09 20:11
aupa mutilakk!!ikeragarri lan ona egin duzue eta!!!jarraitu horrelaa!!

Aber, pasa gabe

ustaritz — 2008/05/10 14:47
Bale, arrazoia ematen dizuet euskal talde pilla bat espainiako federazioak antolatutako txapelketetan aritzen direla eta gu horiek animatuz. Alere aupa oriok idatzi duen mezuari erantzun besterik ez dut egin eta nire aldetik esan, ez didala batere penik ematen oriok espainiako txapelketan parte ez hartzea. Eta mezu hori ez da izan arraunlariekin sartzeagatik nik ere orioko arraunlariak animatzen bait ditut. Aldatu ditzagun ba baldintza politikoak!!!!

konforme

hipokresia — 2008/05/10 23:44
hoi dek, konforme

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.