Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nekazaritzaren eta arrantzaren egoera aztergai
Dokumentu Akzioak

Nekazaritzaren eta arrantzaren egoera aztergai

2008/10/14

Orioko Udalak urriaren 16an egingo du nekazaritza sektoreko bilera; arrantzarena, 23an

Orioko Udaleko Ekintza Ekonomikoak eta Enplegua batzordeburuak bilerara deitu ditu nekazaritza eta arrantza sektoreetako eragileak. Bi sektore horien egoera suspertzeko ahaleginetan, eragileen iritziak jasoko dira eta bide batez, 2009ko aurrekontuaren eztabaidara eramango. Urriaren 16an bilduko da nekazaritza alorrekoekin eta 23an arrantzakoekin. Kultur etxean izango dira batzar biak, 19:30ean.

Udal iturrietatik jakinarazi dutenez, batzar horiek irekiak dira eta edonork har dezake parte.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea