Nekazaritzari buruzko bilera irekia ostegunean
Nekazaritza sustatzearekin zerikusia duten gaiak aztertuko dira
Udaleko Ekintza ekonomikoetako eta enpleguko zinegotzi Karmele Belaskok Nekazaritzako Aholku Batzordea izenpean batzorde zabal bat eratu nahi du, nekazaritza sustatzearekin zerikusia duten gaiak aztertzeko. Lehenengo bilera ostegunean, irailaren 30ean, izango da, 19:00etan, udaletxeko teilatu azpiko gelan.
Bilerara deituta daude, besteak beste: udal ordezkariak, herriko baserritar eta nekazariak, ikastetxeak eta bestelako eragileak, baina gaiarekin interesa daukan edozeinek har dezake parte.
Honako gaiak aztertuko dituzte batzarrean:
- Nekazaritza Orion. Orioko baserriei buruz bekadunek egindako lanaren emaitzak.
- Eskola baratza ikastetxean proiektuaren azalpena, arazoak eta lantzeko ideiak proposatzea.
- Nekazaritza-produktuak eta kontsumo taldeak nola bideratu eta lagundu Orion.
- Sanikolasetako neguko azoka prestatzea.
- Nekazarien elkartea sortzeko arrazoiak eztabaidatzea.