Nevermind Trio Kalakarin
Kontzertu akustikoa eskainiko du taldeak gaur, urtarrilaren 14an
Nevermind Trio taldea aukeratu du Orioko Kalakari tabernak 2011ko kultur urtea hasteko. Talde hau bera gonbidatu zuten abenduan, baina musikari baten osasun arazoak medio, azken orduan ezin izan zen kontzertua egin. Bigarren aukera eman diete Kalakarik hil honetarako eta taldekideek gustura onartuta, gaur, urtarrilaren 14an, ostiralarekin, eskainiko dute kontzertua.Gaueko 22:30ean hasiko da emanaldia eta ohi bezala, doan izango da sarrera.