Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ohiko batzarra egingo dute gaur arraun elkartekoek
Dokumentu Akzioak

Ohiko batzarra egingo dute gaur arraun elkartekoek

2009/11/13

18:00etan egingo da lehen deialdia eta 18:30ean bigarrena

Gaur arratsaldeko 18:30ean hasiko da Orioko Arraun Elkartearen ohiko batzar nagusia. Ekitaldia kultur etxean egingo da eta azken batzarreko akta onartzea, azken denboraldiaren balantzea, egoera ekonomikoa eta eskari-galderen txanda izango dira jorratuko diren lau puntuak.

Aurrekoa bukatu eta gero, ezohiko batzarra egingo dute zuzendaritza berria aukeratzeko hauteskundeetako batzordea sortu eta hauteskunde-egutegia zehazteko.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Ohiko batzarra egingo dute gaur arraun elkartekoek

Orio AEren batzarreko kartela.