Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oiana Blanco Parisen da Vienako World Cuperako prestatzen
Dokumentu Akzioak

Oiana Blanco Parisen da Vienako World Cuperako prestatzen

2008/02/13

Ville de Paris txapelketan izan da asteburuan

Oiana Blanco Parisen izan da pasa den asteburuan, Ville de Paris izeneko txapelketan. Adituen ustez kontinenteko txapelketariko gogorrena da Frantziakoa. Paris-Bercy pabilioian bildutako 15.000 mila ikusleren aurrean, Irina Erhan moldabiarra izan zuen lehen arerioa. Ibai Peñak jakinarazi diguez, sekulako hasiera eman zion Oianak borrokaldiari eta Ippon seoi-nage azkar batez irabazi  zuen bigarren hajime  edo txandan.
Bigarren borrokaldiak parez pare jarri zituen oriotarra eta, egun munduko txapeldunorde den, Yanet Bermoy kubatarra. Saioa nahiko berdinduta hasi zuten biek eta zenbaitetan oriotarra nagusi izan zen arren, azkenean, ezin izan zuen kubatarra gainditu.

Judoka gazteak Parisen jarraitzen du uneotan datorren asteburuan Vienan jokatuko den Worl Cup-erako prestatzen. Txapelketa hau aukera Pekingo olimpiar jokoetarako txartela lortzeko bidean aukera polita izan litekeela aipatu digu informazioa bidali digun Ibai Peñak.

Informazio gehiago: www.jcusurbil.com

argazkiak

bateleroa — 2008/02/13 18:20
Egia esateko, foro hau, sututa dabil egun hauetan. Ez da gutxiagotarako ere. Alaere, pixka bat errelajatzeko, Ohianaren andantzak ikusiz gainera, arrauneko argazkiak bilatu ditut Orioko klubeko webgunean, galeria atalean. Helbidea hauxe da: ( http://www.orio-ae.com/e4.asp ). Behekaldean hirugarrengo errektangeluan sakatu eta galeria sorta batetara eramaten zaitui. Bertan, argazkiak, gehienak behientzat, oso ederrak iruditu zaizkit. Oriotarrentzat bai behintzat. Yoletakoak eta bateletakoak.

Olimpiadetara!

Porrotx — 2008/02/14 21:09
Zorionak Oiana!Olimpiadetan ikusi nahi zaitugu. Ea orduan dezun merituaz enteratzen dian

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Oiana Blanco Parisen da Vienako World Cuperako prestatzen

Argazkia: www.jcusurbil.com