Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oianumera doaz Babes Lekukoak
Dokumentu Akzioak

Oianumera doaz Babes Lekukoak

2010/02/08

Otsailaren 16an salduko dituzte txartelak, 16:00etatik 18:00etara.

Urnietako Oianume sagardotegira irteera antolatu du Zaharren Babes Lekuak otsaileraren 23rako. Goizeko 10:00etan aterako dira Donostia alderako autobus geltokitik. 35 euroren truke, 12:00etan Zientziaren Kutxaespaziora eta Planetariumera bisita gidatua egingo dituzte aurrena, Urnietara bazkaltzera abiatu aurretik. Bakailao tortilla, kokotea, txuleta, gazta, menbriloa eta intxaurrak jango dituzte han, sagardoz, ardoz eta urez lagunduta.

Otsailaren 16an salduko dituzte txartelak, Babes Lekuan bertan, 16:00etatik 18:00etara. Interesatuek eguneratuta eduki beharko dute bazkide-txartela.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea