Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oihana Alkortari omenaldia
Dokumentu Akzioak

Oihana Alkortari omenaldia

2008/04/01

Txartelak egun berean, hilaren 5ean, salduko dira Karela kiroldegian

Oihana Alkortari omenaldia egingo zaio apirilaren 5ean Orioko Karela Kiroldegian. Onintza Manterola eta Ainhoa Aguesek antolatuta, zenbait musika eta kantu saio izango dira, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Tartean izango dira Arima Beltza musika taldea, bertsolariak, Joseba Orellak eskainitako agurra, musika eskolako kantu taldea eta Onintza Manterola bera, besteak beste Oihanari asko gustatzen zitzaion Ave Maria berezi bat kantatuz. Argazki eta bideo muntaia bat ere ikusgai izango da.

Txartelak egun bertan jarriko dira salgai kiroldegian, 5 eurotan eta 200 bat lagunentzako tokia izango da.

 

oihana

jokin — 2008/04/01 16:11
merezitako omenaldia, pena ezin joateak. besarkada bat antolatzaileei

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.