Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ordenagailua oparitu diete Babes Lekukoei
Dokumentu Akzioak

Ordenagailua oparitu diete Babes Lekukoei

2008/05/05

Erriberrira irteera izango dute maiatzaren 13an

Zaharren Babes Lekuko zuzendaritza taldeak La Caixak Babes Lekuarekin izan duen portaera ona eskertu nahi izan du ohar baten bidez. Izan ere, ordenagailu bat oparitu diete La Caixakoek, bazkideek teknologia berriei probetxua atera diezaieten.

Irteerak

Bestalde, Erriberrira eskurtsioa egitekotan dira jubilatuak. Hilaren 13an izango da. Erriberrin, hamaiketakoa egingo dute  gaztelua bisitatu aurretik. Ondoren, bazkaltzera joango dira Azagra herrira.

Ekainaren 17an, berriz, Landetara joango dira, Marquezeko ekomuseoa bisitatzera. Izen ematea maiatzaren 22an izango da, Babes Lekuan bertan, 16:30etik 18:30era. Bidaiak 36 euro balio du eta autobus bakarra izango denez,zozketa bidez erabakiko da zein joango diren. Baldintza bat ere bete beharko da izena eman ahal izateko, Kutxaren Urrezko Txartela edukitzea, alegia.

11 ikusteko jaioak

sorgintxo — 2008/05/05 21:43
Hau da koadrila, kontatu balidate ez nuen sinestuko. Beno animo jubilatuei ta orain ordenagailua nola erabili behar duten ikasi behar, horretarako ikastaroren bat edo udaletxeari eskatu behar. Beno animo ta segi lanean!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.