Arraun elkarteak kamisetak banatuko ditu
Larunbaetan, goizeko 9:30etik aurrera jaso ahal izango dituzte plazan bazkideek
Datorren larunbatean, uztailaren 4an, goizeko 9:30etik aurrera, Orioko arraun elkarteak kamisetak banatuko dizkie bazkideei, Herriko Plazan. Elkarteak eskaera egin die kuota ordainduta ez duten bazkideek, mesedez, egin dezatela larunbata baino lehen sortu daitezkeen arazoak saihesteko. Kamisetak banatzeaz gain, beste hainbat produktu ere salgai izango dituzte.