Orio Arraunketa Elkarteko ezohiko batzarra Ikastolan izango da
18 urtetik gorako bazkideak baino ezingo dira sartu eta bilera itxia izango da
Ostiralean, irailaren 23an Orio Arraunketa Elkarteko ezohiko batzarra izango da 19:00etan, Ikastolako aretoan eta horren harira elkarteko presidente Joxe Kruz Expositok hainbat ohar jakinarazi nahi ditu:
- Batzarra tokiz aldatu dute leku gehiago izateko, beraz, kultur etxean izan beharrean Ikastolako eraikin berriko areto nagusian izango da.
- Batzarra, ateak itxita egingo da. Horretarako, bigarrengo deialdian, 19:00etan, atea itxiko dute.
- 18 urtetik gorako bazkideak eta urteko bazkide-kuota eguneratua dutenek bakarrik izango dute sartzeko ahalmena, bozkatzeko eskubidea duten bakarrak, alegia.