Hemen zaude: Hasiera Albisteak Orioko zortziko jubenila nagusi Bordeleko Nazioarteko Estropadan
Dokumentu Akzioak

Orioko zortziko jubenila nagusi Bordeleko Nazioarteko Estropadan

2009/05/25

1500 metroak 4 minutu, 44 segundo eta 46 ehuneneko denboran egin zituzten

Larunbatean, maiatzaren 23an, Bordeleko Nazioarteko Estropadan Orioko zortziko jubenilak urrezko domina eskuratu zuen. Estropada eremuko 1500 metroak 4 minutu, 44 segundo eta 46 ehuneneko denboran egin zituzten, bigarrenari, Mantauboni, 5 segundoko aldea aterata ia.  Bordeaux izan zen hirugarrena, Ca Nantes laugarrena eta Portugal bostgarrena.

zoriyonak zortziko jubenileei

arraunaberbi — 2009/05/25 16:58
Zoriyonak bai gazteei. Talde frantsez guztieei aurre hartu omen zieten orioko jubenilak. Zortziko kadeteak bigarren bukatu omen zuen eta zortziko infantilak 11n. Bestalde, oriotarren ontzi mordoak parte zuten ikusten danez, ontzi txikiak eta haundiak, mutilak eta neskak.

Zuzenketa

Jabier Zabaleta — 2009/05/26 07:42
Albistea zuzendu dut, bertan egondako batek emandako informazioa baliatuta. Aurreko komentarioan arraunaberbik esaten duen bezala, jubenilak ziren Bordelen irabazi zutenak eta informazio hori falta zen.

Argazkia ere zortziko seniorrena zegoen, eta aldatu egin dut, Bordelen jubenilei ateratako bat jartzeko.

Iker Gurrutxagari

andoni campos — 2009/05/27 14:12
Zorionak bai, dudik ere gabe jubenillei!!!ikaragarrizko tenporada egiten ari dira eta!!!ez ditut ala ere aparte utzi nai, seniorren atzean lanean ari diren gaztetxo guzti horiek. zorionak horiei ere!! ETA IKERRI: aste honetan hasi gaituk Peronak eginiko traineruaren probaketa lanak egiten. Hire aldetik irakurri genizkian bai probatu beharko genikela etabar, baina nik oraindik ez haut ikusi moila edo hondartza inguruan traineruaren nondik norakoak ikusten... Horrenbesteko interesa erakutsi bauen probatu behar geniala esaten, azaldu hadi sikiera ikustera!

Kanpoxi

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2009/05/27 15:06
Kanpox, molla baztarren behin baño geyotan eonda nitxiokelako esan niyan etziñuela proatzen. Proatu bertzenuen egun hoyetan danetan, han eondu nauk eta danetan kale in dezue. Azken informaziyua jaso niyana izan huan jayen, hillak 31, atea bertziñuela ureta ta seguru euki hurreatzeko asmua nitxakala. Ordun, ba eskerrikasko ta informaziyua zehaztuz ze egunetan ta ze ordutan botakozuen esan ezkeo hobe, ta baita ia serieik jo eo nola prueba in ber dezuen esan ezkeo are ta hobeto. Benga, demostratu zenbat baliyoun herritar xume baten lanak!

entrenamenduk,prueba...

andoni campos — 2009/05/27 23:01
Ba aste oson zehar ai gaituk ureta botatzen trainerua. gaur jo dixkui aurreneko seriek eta bihar jai zekauk. ostialen atsaldeko 7-7:30 alden aterako gaituk ureta, launbaten seguraski goizalden. ta iganden ba 4 millako jokoxkiu. aurreneko serie normalen txarrena izatek, ta azkenengua re bai ze ya nekatuta eote haiz. ordun bi serie oyek San nikolas trainerun ingoxkiyau. ta tarteko biyak ba ilar axalakin (peronan traineruakin).denboak aartu ta horren arabera izangoek kontua.

dipeentziya

arraunaberbi — 2009/05/29 09:57
sekulako dipeentziya ziok hi! Begibistakua huan. Hain gauza dipeentiyak ezin biyak onak izan. Hau kanpotiko ikuspegiya eta kronometrajia dek. Ia ba Campos patroya, zer moduz ikusten duzue barrendik konparaziyua ??

diferentzik

andoni campos — 2009/05/30 16:25
barrutik... gure konklusiyo nagusiya dek, zenbat eta palada geyota ordun da mantsuo juteala; eo hori iuritze zaiguk. Pisu haundiya zekak, ta kosta ite zaiguk aladak mantentzia. Arraulayak, batez de ankeko laurak kostata ite diyek arraunen, libratzia zalla dek eta; ya ke, txalupa oso bajua deken. olatun kontra, geyegi moitzek, bite geyegi ta korritu gutxi. ta patroyan tokiya, txikigiya. ta ordun ezin dit ez nibela ondo in, ez enbarkaziyua zuzen eaman. ta ona, ba olatuk artzeitunen azkarra dala. GPS-iakin ibili gaituk aste hontan ta lengon olatu bat hartu genin ta 25km/h jarri genin. gaur ordia erriyon 14,8 ko media bat in diu 30 minututan (10min 20pal,10min 22pal, 10min 24pal). konklusiyok ondona bihar ikusikoituk. lau 1000 metroko: aurrenekua San Nikolasekin; bigarrena Ilar Axalakin, hirugarrena Ilar axalakin ta laugarrena San Nikolasekin. Hortik aurrea, ba bakoitzak pentsatzeikena ta ikusi nahi dikena... nik nere "ikuspegiya" eman dit.

aldia.... ikearriya

arraunaberbi — 2009/05/31 22:27
Aldia........ ikearriya. 1000 metrotan, dozena erditik gorako aldea, hori ikearriya dek. Hik aipatutako eragozpenetatik aparte, gaur errelojuak eman dun datua.... sekulakua. Beno ba bukatuituk probak, ia ba San Nikolasekin zentratzen zeaten eta denboraldi txukuna osatzen duzuen. Ez dek errexa izango ta. Zorte on!

Probatu eta frogatu

odol_horikoa — 2009/06/01 21:27
Arrazoi! Proba honek amilibiarena azkarragoa dela esan du. Hala ere jakin nahiko nuke zenbateko aldea aterako zukeen amilibiarenak baldin eta aurreko zinta ur-azaletik bestean bezain aterata eta atzeko zinta bestean bezain sartuta eraman balu. Desnibelak desnibel, aldea handia da. Baina, espero dut proba bakarrarekin ez dela frogatutzat joko atzoko ebidentzia. Hau da, etorkizunean beste probaren batzuk egiteko beta hartuko dela. Eta noski, nere partetik ere animo zuen kirolean!

proba ta proba...

andoni campos — 2009/06/02 15:30
beste prueba bat???zertako??igandekok in baino lenuo A trainerukokin batian ibili ta geo izantzan pruebaik sendona. gu baino bi traineru atzeo hasi, ta zubiako ya pasa intziguen. itxasoa atea ta kanpoaka minutua kendu ziguen, ta barruaka beste onbeste kendu...ta gañea iganden 9 segundu atea...ez al da prueba naikua??ta kargan asuntua, Perona beak jarri zun trainerua neurritan, ta guk atzea karga zeola ta dana moiitu in genun. alegiya, pixu guztik aurrea pasa genitula. TA PROBATZEKO ORRENBESTEKO INTRIGA BALDIN BADAKAZUE, JUN LAUN TALDE BATEKIN, TA PROBATU. BAINO EZ ERRIYON BAKARRIK, ITXASON BAITA, ZE NIK EZTET PENTSATZEN BERRIZE NERE EKIPOKON BIZKARRAK OLATUTAN NOLA SUFRITZEUEN IKUSTIA...

iker gurrutxagari

andoni campos — 2009/06/02 15:32
ai gurru gurru...enin ikusi nik moila ingurun guri beida e?ta eztit uste han izango hitzanik de!baino bueno hire kritikarako zaletasuna urrititik ikustek eta nabaritzek. eskerrikasko onbeste kritika in ta bate ez launtzeagatik.

Kanpoxi

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2009/06/02 20:10
Kanpox... ezpaldin badakik zeñek idatziun etzak izenik aitatu! Anonimatotik idatziun hori enauk ni izan... Laundu? Zertan laundu ber nizuen ba? Trañerua nola jarri ber dan esanez eo? Hoi zuen lana dek! Nik danok ikusitako berdiña ikusiyat trañeru hoi uretan ikusiyaten 5 alditan, aurria eztala ezertako're hondoatzen.

Soluziyua? 100 kiloko arraunlarik sartzia izango huan netzako eokiña, zortziko olinpikotan ibiltzeian hoitako gorpuzkerakok... Baño beno, akaso hiri eztik horrek baliyo. Aparte, proatu proatuzue bai, oan Martinek zer hobetua badola ikusiunez (bahuan garaya, hainbeste urte ta geo...) ia datorren urteako mejorak itexkizuen. Izan'e zuengatik iteik dana...

Neregatik izan bazan, aspaldi eaman niyan beste nunbaiten proatzea! Ta launtza ber baek zeozertan, eskatu lasai, normalen eztiyat ezezkoik ematen da!


Abstracta

odol_horikoa — 2009/06/02 20:53

Aurreko mezu batek, lerro-artean, ez dela ilar-azala gehiago probatuko pentsatzera bultzatu nau. Horregatik animatu nintzen iruzkina idaztera. Baina trainerua arriskutsua bada, zurekin ados nago. Trainerua baztertzeko nahikoa arrazoi bada. Nik ere ez baitut inorrentzat txarrik nahi.

Gauza da Peronak, Oriorentzat beste inork ez zuen altxor bat sortu nahi zuela, Oriorentzat bakarrik. Eta nahi horretan aurretik badituela bi traineru eginak: “Zentellas” eta “Maria Gregori”. Biak ere behar den bezala probatu gabe baztertuak. Eta azkena, “ilar-azala” 5 urte pasa ondoren probatua izan dena. Itxuraz, gizon honek altxor hori ez du aurkitu. Baina horrelakoa da bizitza.

Hala ere, azpimarratu nahiko nukeena klubaren zintzotasun eza da pertsona honengan. Gizon honek, bere intentziorik onenekin klubari bere traineruak utzi dizkio eta trukean ez dut uste esker-onik jaso duenik. Hau da, ez dut uste behar adinako errespetuz tratatu direnik bere traineruak.

Era berean, aipatu nahiko nuke eliza azpiko pietatearen kontua. Kiroldegiko iruzurraren ondoren oso diru gutxi eskeini zitzaion egileari. Hain diru gutxi zen ze Oteizak bere Nafarroako museora eraman nahi zuela, burla irudituta. Baina gizon honek, Oteizaren borondatearen aurka eta Orioren onerako Oriori ematea erabaki zuen.

Badirudi Oriotarra izatea ongi dagoela, baina Oriotarregia izatea ez dela hain ona.


mezuak ezabatzen jarraitzen da

arraunaberbi — 2009/06/02 22:32
Mezuak ezabatzen jarraitzen da.

zentellas eta maria gregori

andoni campos — 2009/06/03 09:14
Normala ezta izaten, baino batzutan naikua bai. zentellas ureta atera zan aurreneko egunen kontuatu zian arraunlarik ezintzala doninatu trainerua. balantza alde batea, balantza beste aldea ite baitzun. ta maria gregorikin berriz, erdiko killaik etzula ta, pala altutan ibiltze zianen S-ka aste omentzan. ni enaiz sekula ibili bi traineru oyetan, baino xinistet esateiena.

OLINPIADETAKO ARRAUNLARIN KONTUA TA ATZEA KARGA...

andoni campos — 2009/06/03 09:17
Eztek ba izango atzea karga gure kulpa! guk arraulari bakoitzan ipurdik al genixkin aurreana jarrita genizkin. hortik atea bankada ze atzea jarrita zekaken. baino bueno arrazoi dek, oan aber mejorak in ta sekula ikusi eztan traineru oitako bat atzeatze zayoken. ala bada, gutzako mejora. ta jakin, ASTILLEROK eskatu zula trainerua probatzeko. etzekit ze erantzun emantzitzayon, baino eskatu zula bazekit.

esker-ona, beti !!

arraunaberbi — 2009/06/03 18:17
Trainerugile sutsua. Gizon jatorra eta apala. Langile ikaragarria. Infinituraino oriotarra. Txalupa egin eta egin. Hiru hain zuzen. Bere “burbujan” sartu eta oriotarrentzat supertxalupa lortu nayan. Altxorra orioko arraunlariei eskeñi nayan jotasu. Benetan eskertzekoa ahalegina. Bainan guztia ezin izan ona. Klubak guztiak probatu, lehen eta orain. Guztiak emaitza txarrak eman, lehen eta orain. Elkartearekin hitzegin gabe, adostu gabe, bere kaxa… hor jarri bere ontziya eta to: probatu ezazue!. Entrenadore desberdinak, denboran zehar tokatu zaionari…. presiopean… probak egin.. eta honelako gizonari bere ahalegina ezerezean gelditu dela esan behar. Hori une gogorra, latza, jasaezina. Konpetiziorako ez dula balio esatea oriotar sutsuari…. gogorra benetan. Lehen eta orain. Bizitza horrelakoa da, gogorra. Eta oraindik hemen irakurtzen det, hobekuntzak egiteko animatuz gizona. Ezetz! konpetiziorako, ez zentellasek, ez maria-gregorik, ez ilar-azalak ez dutela balio. Beste aldetik klubak ez omen dio esker-onik eman. Gezurra gezurraren gainean. Ez esker-ona bakarrik, egia esan dio klubak txalupagileari, benetako egia klubak bakarrik esan dio. Ez beste batzuk bezela, prejuizioz betetakoak bezela, inbidiaz jositakoak bezela, elkarteari kulpa guztiak emanez. Betiko leloa, klubekoak errudun. Ikusten da bai inoiz ez direla klubeko lanetaz arduratu. Hika-mika jardun bai, baina errespontsabilitatearen garaia heltzen denean… jai!. Eta hemen ilusioak eman nayan jarraitzen duzue. Gogorra da entzun nahi ez duzuna entzutea. Bainan beti esan ohi zaio bide horretatik ezinezkoa dula konpetiziorako ontzia lortzea. Hitz gogorrak bainan esan beharrekoak. Aurten bezela. Pasaden igandean bezela. Goraipatzekoa da zure ahalegina, bainan zure laguntza elkarteari, oriyoko arraunlariei eman iozu beste era batetara. Jun klubera eta hor izango duzu eguneroko lana. Dagoen materila zaindu, berritu, zure ideiak besteeekin adostu, aplikatu. Besteenak entzun eta aplikatu. Asko ikasiko duzu, asko ikasiko dute. Guztion onerako, zuretzako eta klubarentzako.

ADOSTASUNA

andoni campos — 2009/06/04 13:24
guztiz ados zurekin, arraunaberbi!!

Ni ere bai.

odol_horikoa — 2009/06/04 20:11

Zuk diozun moduan egokiagoa litzateke bere asmoak klubarekin adostu balitu. Baina hala ere, egun batetik bestera sopresan traineru berri diferente bat izatean, nik esperoko nukeen erreakzioa arraunlari oriotarren aldetik honakoa litzateke: “Traineru diferentea da eta probatu beharko da! Gainera herriko seme batek guretzat egina! Ikus dezagun ea nolakoa den!...” Baina, suposaketak ez dira beti zuzenak.

Bestetik, hainbat urtetan zehar bere trainerua probatzeko asmorik ezak bultzatuko zuen again zuk diozun presio hori egitera, niri hala iruditzen zait behinik behin. Era berean onartzen dut txalupak ez duela balio esatea gogorra dela, berri txarrak ematea inori ez baizaio gustatzen. Eta beraz zuen zintzotasuna alde horretatik onartzen dut, gainera mezuaren amaieran aipatzen duzun bezala, modu onean, errespetuz esango ziozuen, ez dut zalantzarik egiten.

Baliteke nire arrazoiketa aurreiritziz, inbidiaz... josia egotea, izan ere kalean entzundako kontuak dira; eta badakigu kaleko kontuek arrisku hori ere badutela.

Beraz, zuk diozun bezala bada guztia, asko pozten naiz, kanpotik beste itxura bat hartzen baizen. Kanpotik, urteak joan urteak etorri gizon honetaz paso egiten zenaren itxura ematen baizuen edo ematen baizidan bederen. Izan ere, ez zen bere txaluparik probatzeko astirik hartzen. Mila arrazoi egongo ziren, baina hainbeste urte ez da normala, konpetiziorik gabeko hainbat aste baitituzte mutilek negu aldean behinik behin. Baina egia da ez naizela arraunean eta klubeko lanetan sekula jardun eta traineru bat probatzeak suposatzen duen benetako lanaz ez naizela jabetzen.

Hau dagoeneko pasa da eta ez du atzera bueltarik, baina etorkizunean antzeko egoeren aurrean ilusio edo konplimendu gehiago eskertzekoa litzateke. Bestela gaizki ulertuak sor baitaitezke. Izan ere, gustatu ala ez gustatu Orioren ikur nagusia zarete; eta Orion arrauna beste tokietan baino handiagoa eta bereziagoa, horrelako gauzek ere egiten baitute.


19 domina

arraunaberbi — 2009/06/16 10:42
Oriok 19 domina lortu ditu Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan. Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen herenegun goizean Orion, eta etxeko elkarteak 19 domina lortu zituen hainbatmodalitatetan nahiz mailetan; urrezko 4, zilarrezko 11 eta brontzezko 4, hain zuzen ere. Guztira, beraz, Orioko lau talde izan ziren Gipuzkoako txapeldun: jubenil mutiletan (8+), kadete mutiletan (8+), infantil mutiletan (1x) eta arraunketa egokituan. Aurten, estreinakoz arraunketa egokituko proba barneratu dute Gipuzkoako Txapelketaren baitan. Bertan, Orio Aurraun Elkarteko lau ordezkarik jardun zuten lehianeta hurrenkera honetan bukatu zuten proba: Josean Iglesias, Edorta Anta, Patxi Sagarna eta Mikel Goikoetxea. http://www.sasoian.info/fitxategia_ikusi.php?id_fitxategia=1321

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea