Hemen zaude: Hasiera Albisteak Orio nagusi Kataluniako Badalonan
Dokumentu Akzioak

Orio nagusi Kataluniako Badalonan

2008/05/05

Llagut Catalá motako estropada batean hartu zuten parte, hango elkarteek gonbidatuta

Badalonako (Katalunia) arraun elkarteek luzatutako gonbitea jaso ondoren, Orioko arraun elkarteko koadrila batek parte hartu zuen atzo Badalonan ospatutako Llagut Catalá estropadan, IV. Trofeu Ciutat de Badalona proban, hain justu.  Llagut ontzi motaren ezaugarriak jaso zituzten larunbatean eta igandean, berriz, 20 minututik pasatako ibilbideari ekin zioten, denbora onena lortuz. Katalunian, beraz, marka egin dute oriotarrek, batez ere kontuan hartuta lehen aldia zela Llagut izeneko modalitatean aritzen zirela. Lotura: www.rem.cat

Sailkapena

1. Orio:                                22:10 minutu.
2. Club Natació Badalona:     22:22 min.
3. Xon´s rem Empuriabrava:  22:42 min.
4. Club de rem Arenis:          23:32 min.
5. Club de rem Sta. Cristina: 23:37 min.
6. Club de rem Badalona       24:08 min.

arraunean han eta hemen

hau dek martxa hau — 2008/05/05 20:04
Hau dek martxa daukana arraun elkarteak. Larunbata eta igandean TRAINERILAK Mutriku eta Pasaian. ZORTZIKOA, irabazle gaiñera, asteburu osoa Nantes-Frantzian. Senior beste kuadrila Badalonan txapeldun LLAGUT CATALÀ modalitatean. Azkenik baitere larunbata ta igandean kadete eta jubenilak Bordeaux-en OUTRIGGERS-etan. Segi ta segi ta segi... Aupa Orio !

Felicitats Orio !!

Berrock — 2008/05/06 10:52
Moltes gràcies per la bona regata a Badalona, va ser un plaer quedar segons... (jejeje) Una abraçada desde el club natació badalona a tots !!! Si voleu veure vídeos o fotos de la regata: http://www.rem.cat --- Muchas gracias por la buena regata en Badalona, fue un placer quedar segundos... (jejeje). Un abrazo desde el Club Natació Badalona a todos !!! Si quereis ver videos o fotos de la regata: http://www.rem.cat

BESTE ORIOTAR BAT ERE TXAPELDUN

AUPA ORIO — 2008/05/06 12:56
SALSAMENDI BURDEOSEN TXAPELDUN.ZORIONAK HIRI ERE.

ona ber bi

ona — 2008/05/06 19:17
je,je,je...ju,ju,ju...ji,ji,ji... ona, oso ona. jo,jo,jo. "Tiene kojones el tema". Eta Orbañanos txapeldun Soustons-en, eta Paorra Bizkayan...Korta zer esanik ez. Hau dek marka hau!. Oriyo esaten denean Oriyo da, ez zeharkaldetik dabiltzan oriyotarrak. Tsiiiiiiiii..lasai, nere iritzia da. Besterik gabe.

Onari

Iker Gurrutxaga — 2008/05/06 19:57
Ba aizak, ez altzaik iruitzen ondo jendiak informaziyua ematia? Nei de puta madre iruitze zaiak! Karkarak ezpadu aukerik izan horren berri emateko, ba dakizuenok informatu herriko kirolarin merituk zein izan dian! Nik uste dana eztala limitatu ber herrin bertan iteanai, herritik kanpo jardueten asko daudela beñipin! Portzierto... Badalonakok zeintzian? Izan'e Badalonako argazkin Urko Redondo ikusteyat ta trainerillako aurrekalai bezela're bea ateatzek argazkin. Ordun, argazkiya zarraek eo? Baten batek aklaratuko baliake zein dian trainerilla osatzeuenak ta zein Badalonakok eskertuko nuke. Informaziyo guztiya ona da, asike informatu zazue dakizuen hortaz!

nortzuk

arraun — 2008/05/06 20:23
Anteojuak behar dituk. Urko etzegok llagutean motel. Beno, ea asmatzen dudan, arraun elkarteko argazki webgunean jarrita zaudek Badalona argazki piloa eta han begiratuz ba...aurretik atzera...ababorretik estriborrera..hauek direlakoan natxiok... J-MUJIKA (aya),J-GAZTAÑAZPI; MANZILLA, ETXEBESTE (igeldo); FERNANDEZ,U-LASARTE; I-MAKAZAGA,MATEOS; A-CARRILLO patroia

aldaketatxoa

arraun — 2008/05/06 20:25
Aurrekaldean aldaketatxo bat... J-GAZTAÑAZPI,J-MUJIKA (aya); MANZILLA, ETXEBESTE (igeldo); FERNANDEZ,U-LASARTE; I-MAKAZAGA,MATEOS; A-CARRILLO patroia

www.rem.cat

argazkixak — 2008/05/06 20:29
( www.rem.cat ) Karkaran katalanen lotura elektronikoa azaltzen dek. Bertan, katalanez jakiña, informazioa zagok eta baitaere oriyoko webgunea sartzeko aukera ere. Hortik sartzea bazagok argazkiak ikusteko.

Eskarrikasko

Iker Gurrutxaga — 2008/05/07 14:57
Antiajuk ber dixkiyat bai, Urko ta Aya konfundituxkiyat. Izan'e argazki hortan besuakin ta konfunditu itek bat, ta gestuataz geyo fiatu nauk! Urkok askotan in izanduikena... Ba besteik be, eskerrik asko!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Orio nagusi Kataluniako Badalonan

Argazkia: Joxemari Olasagasti