Hemen zaude: Hasiera Albisteak Orioko arraunlariek gutuna idatzi diete herritarrei
Dokumentu Akzioak

Orioko arraunlariek gutuna idatzi diete herritarrei

2011/09/26

Herritarren esker ona azpimarratu dute

Orioko arraun elkarteko lehen taldeko arraunlariek Karkarari bidalitako mezuan herritarrei gutun hau zabaltzeko eskatu dute:

Eskerrik asko guztioi

Denboraldi  luze bezain gogor hau amaitu denez, idatzi hau egin nahi izan dugu Orioko arraunlariok, denboraldi osoan zehar eta batik bat gehien behar genuenean, denboraldi amaieran, oriotar guztiek eta oriotar ez diren oriotar zale guztiek eman dizkiguten animo eta laguntza guztiak eskertzeko

Historia osoan zehar Orioko trainerua maila gorenean egon da ia beti, eta asko ziren oriotar zaleak gaizki ohituta edo irabazten bakarrik zekitela pentsatzen zutenak. Aurten ordea, historiako denboraldirik kaxkarrena egin dugu, Kontxako estropadetan ez sailkatzeaz gain, TKE ligan azken postua ere lortu baitugu. Ez zuen inork espero, ezta guk ere, baina halaxe suertatu da, eta momentu zail hauetan, egunero-egunero jaso ditugu animoak eta laguntzak, egoera zaila bazen ere. Izugarria izan da sufritzen ari ginena kontutan hartuta, piztu zaigun poza, zalegoa eta oriotar guztiak gurekin zeudela jakitean, honek eman digu indarra azken estropada hauei aurre behar bezala egiteko.

Guzti honegatik eta beste hainbat momentugatik, eskerrak besterik ez ditugu eman nahi kolore horia maite duen orori, eta hemendik aurrera ere, momentu zail hauek igarota, kolore horia maitatzen jarraituko dutenei, mailaz jaisten bagara ere, ahal dugun guztia egingo dugulako Orioko trainerua berriz gorenera iristeko eta gure zalegoari lehenbailehen poza beren barnean pizteko. Besterik gabe, mila esker guztioi eta orain inoiz baino ozenago: AUPA ORIO!!

ORIOKO ARRAUNLARIAK


bandera astintzeko modukoa

arraunaberbi — 2011/09/30 11:53
Arraun elkartea oriotar guztion ahotan ibili da azken asteotan eta guk ere txoko honetara ekarri nahi izan dugu; baina ez betiko gaiarekin bazterrak gehiago nahasteko, baizik eta zorionak emateko aurreko asteko batzar nagusi inportantean elkartu ziren 417 bazkideei. 303.Karkara alean, zorionak atalean, 23. orrialdean, adierazten denarekin guztiz ados nago. Bertan egondakoek kontatu digutenez, eztabaida zentzuzkoa eta lasaia izan zen, orokorrean, eta azpimarratzeko modukoa iruditu zaigu guztia euskaraz egin zela, modu naturalean. Horrelako gai sensibleak eztabaidatzeko horrenbeste lagun bildu eta guztia euskaraz egitea txalotzekoa iruditzen zaigu. Bandera astintzeko modukoa.

Bi mezu ezabatu ditugu

Karkara — 2011/10/03 10:26
Eztabaida honetako mezu batzuk ezabatu egin ditugu, iraingarriak zirelako. Mesedez, bidaltzeko botoiari eman aurretik, irakurri ezazue berriro zuen mezua eta jarri zeuek filtroa, guretzat ez da gustagarri-eta inoren mezuak ezabatzen ibili beharra. Eta gogoratu: norbait izenez aipatu behar baduzue, kritikatzeko, zuek ere izenpetu egin behar duzue; bestela, ezabatu egingo dugu zuen mezua. Kritika egitea libre da; anonimatotik jendea iraintzea, ez. Barkamena eskatzen diegu mezu-kate honetan irainduak izan direnei, mezu iraingarriak lehenago ez ezabatu izanagatik.

burutikgaude

burutikgaude — 2011/10/03 13:29
ez nago batere konporme hartu duzuen erabakiarekin, onartzen det, zer erremeyo, alere iraingarria zer den erabakitzeko orduan dago errua, ze azkeneko karkaran publikatutako orio 2012-1016 ekimen horri eman diozuen harrera iruditzen zait iraingarria, onartuezina, burutik gaude bai, oriyotarrak tontotzat, gilipollatzat, martzianotaz hartzen gaituelako hor idatzitakoak.

burutikgaude bai

burutikgaude — 2011/10/03 13:58
to irainik gabeko iritzia, kritika sanua alegiya, hemen izenikpe idaztia ezabatua, dv-on aldiz, izenik gabeko taldea plazaratu eta bale, oriyotarroi txantaje egiteko balio izan dun albiste anonimoa onartua izan da ta orain hor, ordaguari nola erantzun jakinezean, guztia kakanahastu eta tinko bere burugabekerian, burutikgaude bai, etika aipatu behintaberriz ta joko maltzurrak nagusi, komunikabideak kakaren transmisio, besteak harakiriari bidea emanez bilera antolatu oraindik ulertzen ez deten apustua egiñez, etzuten ba beste 2 urteko agintaldia?, burutikgaude bai eta azkenik sagarretan, ingeleran, petrodolarretan murgildu nahi gaituna famoso bihurtuta, burutikgaude bai.

Kaka saldu?

Iker Gurrutxaga Zubimendi — 2011/10/04 09:12

Kaixo, anonimo berri hori –izenez bai, izatez ez–.

Arrazoi eman diezazuket elkarrizketatua gustuko ez duzula eta horrek sortu dizun ezinegona justifikatu nahi izate horretan, baina, jakin ezazu herritar askorengan interesa sortu duen zerbait izan dela Agustin Zalduak plazaratua

.

Atondu duen lokal hori, besteak beste, arraun elkartearen denda ofiziala dela entzun ahal izan diot bati baino gehiagori, eta begira, kaka salduta, hori horrela ez dela argi utzi dugu behintzat.

Bestetik, Agustinek herritarrentzat egitasmoak zituela ikusita, eta zeresana emango duten hauteskundeetan aurkezteko ideia duela ikusita, zergatik ez zaio bada elkarrizketatxo bat egingo? Beti ezin da guztien gustura egin Karkara, baina interesa sortzen duten gaietara jotzea da gure lana. Eta, dirudienez, bete-betean asmatu dugu.

.

Gustatu ala ez, Agustinen proiektua notizia da, baina agian zuk kazetaritza-irizpideak oraindik ez dituzu ulertu. Ez behintzat Karkara eta DV alderatu dituzunean.

Ondo izan eta ea anonimo izaera hori alboratzen duzun egunen batean, interesa sortzen ere bai baitakizu alde horretatik.


burutikgaudejota bai

burutikgaude — 2011/10/04 17:46
hoixe, hik kazetari irizpide ondoulertuak jorratuz eta nik anonimo izaera ez alboratuz, interesa sortzen asmatuz, karkarako bisitariak gehituz, goikokaleko festak gozatuz, burutikgaudejota bai.

Andoni Campos

andoni campos — 2011/10/06 14:44
Kaka saldu? Arraunzale guztiok irrikitan gaude eta Agustinen burutik zer pasatzen den jakiteko... Hitz arraro asko batuta, apple gustatzen zaiola, ingelesa... Bera bakarrik agertu da seguru kandidatura aurkeztekotan dela; beste guztiak zurrumurruak dira. Zergaitik ez berari egin elkarrizketa? OSO IDEIA ONA KARKARA ALDIZKARIKO JENDEARENA. bestalde, nikiaren esloganaren nondik norakoa eta Agustinen pentsakeraren nondik norakoa ondorengo honekin hobekiago uler daitezkelakoan nago: http://www.larepublica.pe/sites/default/files/imagecache/img_noticia_640x384/imagen/2011/10/05/imagen-stevejobsthinkdifferent.jpg

eskobilla artean galduak

burutikgaude — 2011/10/06 17:04
andoni, guztiya hitzat, aber nun gelditzen diran profesionalak, curriculum superapartak, petroleo-enpresak, komuna garbitzeko eskobilla artean ez al dituk galduko, "Horretarako laguntza emango didan jende profesionala dago nirekin, curriculum aparta dutenak eta, aukeratzen banaute, petrolio-enpresa baten babes ekonomikoa izango du gure proiektuak. Bost urterako hitzarmena nahi du enpresa horrek, eta diru ugari ekarriko du", zai eongo gaituk, nik uste nuen baiño jende geyago ziok burutikjota gure Oriyo hontan, realitateari baiño bizitza-birtualari inportantzi geyago ematen diyon jendia, konputadoren eragiña ote?, ezin ulertuba zekat motel, laguntza eskatzen hasi beharrean natxiok.

Jobs, Apple, mundu hobio ?

burutikgaude — 2011/10/06 17:22
ete, tate, Jobs hil omen da, eta bere Apple enpresak dio besteen artian, "(en su web oficial): El mundo es mejor gracias a el", mundu hobio?, seuru?, zeiñentzat hobio?, txumazerak, toletak, tostak, horkillak, ezpatak, ergometruak, estropuk hobetzeko balio ote, Oriyon aplikatu ezkero Apple?, haudekhau ezin ulertuba.

317

burutikgaude — 2011/10/06 19:23
hasi gaitezen Oriyoko herriya mejoratzen Apple aplikatuz, (Steve Jobs’s Patents: 317) http://www.nytimes.com/interactive/2011/08/24/technology/steve-jobs-patents.html?ref=business

parrasta baldin bada, eskobilarekin garbitu behar

andoni campos — 2011/10/06 20:07
Nik ez dut esan guzti hori egia den ala ez. Kritika egin diozu karkarak egin duen artikuluari; paranoia bat dela hor jartzen duena ulertaraziz eta oriotarrok estraterrestretzat hartzen gaituela esanez. Komunean kaka marka geratzen denean eskobilarekin garbitzen dugun bezala, Karkarak ere arraunaren inguruan garbi azaldu den marka bakarrari heldu dio. Agustinek esan edo pentsatzen duena paranoikoa iruditzen zaizula? Bakoitzak berea pentsa dezake. Oraingoz berak bakarrik eman du aurpegia orioko klubaren aurrean. Beste kandidatura guztiak zurrumurruetan dabiltza bueltaka... beraz, herrian dagoen jakin mina kontuan edukita, karkararen1 aukera egokia dela iruditzen zait. Besterik ez!

bale,

burutikgaude — 2011/10/06 21:53
bale,

berririk ez, ez eskobillarik, ez ohikoarraunlaririk, parrastadarik ez?

burutikgaude — 2011/10/07 16:19
estropa.net aldizkari digitalean jartzen duna kopiatzen det, http://estropa.net/berriak/archive/2011/10/07/fefforaindik-ez-dago-hautagairik-orioko-arraun-elkarteko-zuzendaritzarako/ Orioko Arraunketa Elkarteko Hauteskunde Batzordeak jakinarazi du oraingoz ez dutela zuzendaritzarako hautagai zerrendarik jaso. Ohar bat kaleratu du, herrian sortu den «interes, jakinmina eta urduritasuna» dela-eta, elkartearen egungo egoera argituz. Zerrendak aurkezteko epea hilaren 21ean amaituko da. Ordurako hautagai zerrendarik ez balego, talde kudeatzaile bat sortu beharko luketela adierazi dute. Zerrenda bakarra aurkeztuko balitz, berriz, hark hartuko luke zuzendaritza, hilaren 27an. Bat baino gehiago aurkezten badira, ordea, azaroaren 3an hautagaiek euren programak aurkeztuko dizkiete bazkideei, kultur etxean. Ondoren, azaroaren 5ean bozketa egingo dute, kultur etxean.

ezta parrastasarik ere

andoni campos — 2011/10/08 17:10
Hobe da hilaren 21a iristen denean hitz egitea... bitartean edozeinek du denbora nahi duena egin eta pentsatzeko. Ziur nago zerrenda bat baino gehiago aurkeztuko direla. AUPA ORIO!!!

hau dek hau

arraunaberbi — 2011/10/11 18:16
Gerra datorrela ematen dik, hau dek hau. Zerrendak handik, listak hemendik, zer dauka ba klubak ?

Falta dek

andoni campos — 2011/10/13 20:23
Klubak zer zekaken ez, zer falta zaioken!! Oraingoz "falta" bakarrik zeukak eta nahikoa!

ba eransti, erantsi ta erantsi

arraunaberbi — 2011/10/13 21:44
ba, erantsi, erantsi ta erantsi; erantsi pertsonala, erantsi gogua, erantsi materiala, erantsi arraulariak, erantsi laguntzaileak, erantsi entrenadoreak, ERANTSI!

egoera honekin ezin

burutikgaude — 2011/10/13 22:02
ez,ez,ez, egoera honekin etzeok erantsiko duenik, batzuk etzaudek beintzat ezer geitzeko, dana txikitzeko baizik, erantsi esaten dek, tokitan hago.

ez erantsi...lasai!!! segi kritikatzen!

andoni campos — 2011/10/20 14:40
Eskerrak herri honetan norbait badagoen zerbait egiten ari dena arraun klubagatik. Biok ere ezizen bat darabilzue bueltaka...ezin esan zerbait egiten ari zareten edo ez! Eskerrak batenbatzuk asmo onak eta arrauna aurrera ateratzeko gogoa daukagun eta horretarako lanean gabiltzan. Zuek segi kritikan erantsi, erantsi eta erantsi!

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Orioko arraunlariek gutuna idatzi diete herritarrei

Arraunlariak taldeen aurkezpen egunean.