Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ikastolaren eguna izan zen ostiralean
Dokumentu Akzioak

Ikastolaren eguna izan zen ostiralean

2009/06/15

Guraso, senide eta lagunek kiroldegiko aulki guztiak bete zituzten

Karela Udal kiroldegian egin zuten, oporretara joan aurretik, ikastolaren jaialdia, ekainaren 12an. DBHko ikasleak ttuntturroekin aritu ziren herrian kalejiran jaialdia hasi baino lehenago.

Seietan guraso, senide eta lagunez beterik zeuden eserlekuak. Emanaldiko hasieran gaztetxoak jardun ziren, horretarako zentro espazial bat prestatu zuten eta misioan galdutako astronauten abenturak kontatu zizkiguten. Sei planeta bisitatu behar zituzten, baina Neptunora iritsi baino lehen erregairik gabe gelditu eta lurrera bueltatu behar izan zuten.

LH mailako ikasleek bidaien antzezpena egin zuten, gero, bigarrengokoak bakarrik erretiratutako aiton-amonen oporraldia, 5. mailakoak hondartzara irteera, eta abentura bidai bat hirugarrengokoak. Lehenengo mailakoak Paris, New York eta Indiara hegazkinez egindako bidaiak erakutsi zituzten, laugarrengokoek, berriz, itsas bidai bat eta, azkenik, seigarrengokoek herritartasun askotariko makro kantaldi bat, dantza eta soinu eginez.

Kezkatuta

Kanpotarra — 2009/06/16 07:59
Azken aldian kezkatu samar nabil bai Karkaran erabiltzen ari diren euskara maila ikusita. Badakit ez dela erraza baina orain arte izan duen maila ona mantentzea gustatuko litzaidake. Bereziki edizio digitalean antzeman dut arazoa. Animo eta aurrera!

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Ikastolaren eguna izan zen ostiralean

Ikasle batzuk dantzan.