Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oriotarrak AHTaren aurkako manifestazioan izan ziren
Dokumentu Akzioak

Oriotarrak AHTaren aurkako manifestazioan izan ziren

2007/12/18

Abiadura handiko trena geldiarazteko 15.000 lagun inguru bildu ziren Arrasaten

Gazte Asanbladak antolatutako autobusa ia bete eta 40 inguru oriotar izan ziren abenduaren 15ean Arrasaten, AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestazioan. 15.000 lagun inguru bildu ziren bertan Abiadura Handiko Trena gelditzeko eskatzeko.

 

Karkara hankamotz, berriz ere

Oriyotarra — 2007/12/18 18:09
Hau da lerro buru zehatza Karkaran aurkitzen dena berriz ere.

"Oriotarrak AHTaren aurkako manifestazioan izan ziren"; lerro buruarekin Oriotarren gehiengoa manifestaldiaren aldekoak zirela dirudi. 40 lagun izan omen zirela dio ondoren... Oriotarren ehunetik bat ere ez. Hurrengorako hobe zehatzagoak izatea, "Oriotar talde bat..." edota nahi izanez gero "Oriotarrez beteriko autobuskada bat...".

Karkara hankamotz, berriz ere

hauxe

ni — 2007/12/18 20:25
Ni ez nintzen Arrasaten izan, hasteko esan beharren naiz, baina, argazkian agertzen diren horiek, edo joan zirenak ez al dira oriotarrak? BAI! orduan titularrak ez dio gezurrik: Oriotarrak aht aren aurkako manifestazioan izan ziren. Bestela nora goaz? Arraunarekin hitzegiten dugunean oriotar esaten dugunean Orio izena hartzen du eta agian jendeari etzaio gustatzen (nik atseginez hartzen dut egia esan) baina kasu berdiña izango litzake. Hankamotz geratu haiz hi ere!

Hankamotz???

Mikel — 2007/12/18 20:33
Oriotarrek Kontxa irabazi dutela diotenean, zeintzuk irabazi dute: 14k edo herri osoak? 14k, jakina, baina oriotarrek irabazi dute, ezta?
Notizia horrek ez du batere zehaztasun faltarik kazetaritza ikuspuntu objetibo batetatik begiratuta. Ezta inolako intentzio jakinik ere. Oriotarrak AHTaren aurkako manifestazioan izan ziren eta notizian dakartza beharrezko guztiak. Hau da hau katuari bosgarren hanka eta kolore urdineko buztana bilatu beharra!

Mikeli

Ni — 2007/12/18 22:05
Zurekin bat neu ere!!!

hankamotz

Oriyotarra — 2007/12/19 20:03
Beti dena arraunarekin alderatu behar al duzue? Aldera dezagun ba. Orio AE-k 1400-dik gora bazkide omen zeuzkak, eta aurtengo Kontxako ongi-etorrian 40 lagun baino dezente gehiago omen geunden herriko plazan...
Noski argazkian direnak Oriotarrak direla, baita gainerako 40 lagunak ere.
Euskal arraunketaren historian Orioren izena hizki handiz idazten da, eta arraunketa da Orioren aurpegirik ederrena eta garrantzitsuena.
Aupa Orio! ta txintxo ibili!

oriyotarra

JOM — 2007/12/19 20:31
AHT ren aurkako manifestazioan oriotarrak izan ziren. hori da errealitatea. ez bazaizu gustatzen, sentitzen dut oriyotarra!
baina orduan oriotarra oriotarra... gai batzuetarako bai eta besteetarako ez...ejem ejem... eta arraunari buruz... no coment

Egon ez egon, izan ez izan, asko gutxi...uff!

Amaiurko Zalduna — 2007/12/19 21:46
Guiztiz fina eta zorrotza dugu oriyotarra,bejondeigula. Nahiz eta bere esanak ez partekatu zorrotza dugu ta ze demontre hori be poztekoa da. Eta gainera arrazoi dek/n gaia AHTa da, EAEn sekula egin den inbertsiariorik handiena eta ikuspegi estatal batetik egina, besteak beste. Ah, ta sailburuaren laguntzailea proiektu honetan, orain dela 3bat urte bere herri maiteko alkatetza utzi eta por patas atera zen hua omen da. Noski, hotzean pentsatuta hondartza inguruan egin duten kirol portu aldean, hotelaren aldean... horrelako makroproiektu batetako kudeatzaile izatea, bere mailan, ez da ez txantxetako gauza. Ta benetan ez dena txantxetakoa hau da: ikusita Oriyon obrekin zer gertatzen den behin da berriz, ta ze mila txapuza egin dituzten,ta,ta,ta,ta....tatari,tatari.
Ba hori AHTari ezetz esateko mila arrazoi ditugula, ta Oriyotarrek ere zerbait esan beharko dutela,sikiera zintzoak ta garbiak izateko (arraunlari on lez), ze azken urteeotan ibili ditugun peripeziak herri honta sartu,atea ta ibiltzeko zerbaitetarako balio behar dute,SIKIERA!

EX-Alkatesa inposatzaile!AHT ez! Galdetu herriari!


AHT-rik ez!

Iñaki — 2007/12/19 23:43
Ba ni´re izan nitzan Arrasaten, ta ez autobusen junda. Bestela jun giñan Oriyotarrak e izan giñan da.
Nik uste det Oriyon (ta beste lekutan e berdin) ez geala konsziente zer datorkigun AHT hau dala ta. Asko luzatu nahi ez nukenez hiru datu bakarrik:

-1,5 BILLOI (bai, B-kin) Euroko aurrekontua dun makroproiektu bat da hau. Esate bateako, Etxebizitza sailan 50 urteko aurrekontu bea. Hortan gastatzia nahi al du herriyak?

-Hondamendi natural ikearriya ekarriko luke. www.ahtgelditu.org webgunea sartu ezkeo Google Earth programako bidaya birtuala jeixteko aukera dakau, bertan ikusteko ze txikiziyo klase dan datorkiguna.

-Gezur haundi baten oiñarritzen ai dia PNVkok hau aurrea eaman nayan. Bidayarintzako baño merkataritzako bideratuta omen dao. GEZURRA. Hori ez da posible. Beayek esaten ai dian neurritan muitu ezkeo errailan mantenimentua ez da posible izango (proiektu bera jarri zan martxan Alemanian ta gaur egun Bidayarintzako bakarrik dao erabilgarri): merkatal-trenan kargak geyegi izorratze ditu errailak ta horrek bidayari-trenantzat arrixku haundigiya dakar.

Beste mila arrazoi eman nitzake hemen AHTRI EZ esateko: 1500 kamioi errepidetik ateatzian argudiyo falta (15.000 kamioi pasatze dia egunero EAEtik!), kapitalismuai bidia irikitzeko trena izango dala hau (Euskal Hiria, to! Euskal Hiriburuak bai, baiño hortik aurrea kanpotarrantzat kosta eleantia ta barrua desertifikatzen bada re bost inporta!)...
Italia iparralden lortu due AHTa geatzia, ta guk e lortuko deu, baño hortako danok kontzientziatu ber deu derrior. Ez zaitezte geatu etxea allatze zaixkizuen Jaurlaritzako folleto ponpoxotako hitzak sinistuta, jakin zazue egiya zein dan!
AHTRIK EZ; LURRA ETA HERRIYA DEFENDATU!

zenbakiak bueltan

Oriyotarra — 2007/12/20 19:14
Egia esan, hori da hori saltsarako gogoa daukaguna... Zenbakiekin hasi eta nahastu ere egin nauk jada... 40 lagunekin hasi eta ez dakik zenbat milaka milloiekin galdu naizen...
AHT-ren inguruan herriari galdetu behar omen zaio, baino hor direnetako zenbatek dute ba bozkatzeko adina?
Lasai hartu, gaztetasuna urteekin pasatzen den gaixotasuna baita...
Txintxo ibili,
eta Aupa Orio!

Oriyotarrai

Iñaki — 2007/12/20 20:04
Ni hauteskunde batzu-batzutan izan naunk, ta han izan hu(n)an jendian geyengo haundiyena re bai, dudaik gabe. Hik nahi dekena/denana esan, baiño hau jasangaitza denk, ta jendia ez denk itsua. Jendian geyengua AHTn kontra zionk, ta adibide garbiyena Deba Goiena baillara: trena pasako dan herritako Alkate dan-danak manifestaziyon izan hitu(n)an.
Gaztetasuna urteekin pasatze dan gaixotasuna denk, baño prepotentziya ta haundinaya, ufff... kronikok...

aht-rik ez!

jon — 2007/12/26 17:36
Bueno oriyotarra, flipatzen ari naiz zuk esandakuakin. Ez al dezu bestelako argumentuik? Herriko jendian edadiakin ta titularrakin sartu behar alajaña... Oriyotarrak gea zu bezelaxe ta eskubide berdiña dekau titular batian oriyotar etiketakin ateratzeko!

Ta bestetik, edadiai dagokiyonez, edade danetako jendia jun giñan arrasatea, gazte asanbladak antolatu zun autobusa baño herritar danantzat jarrita zeon.
Ba amaitzeko hoixe, txikiziyo ikearriya nahi duela inposatu euskal herriyan ta besteik ez genula falta, anonimo bat titularretan fijatzia! Hobe bai, zehaztasun horrekin fijauko baziña munduan gertatze dian sarraskitan! Alperrik... ikusi nahi ez dunak ez du iñoiz ikusiko! A, ta gaztetasuna pasakoa baña ideyak hor jarraituko due, zure ignorantziyak jarraitukoun bezela!
ayo

Zenbakiyak bueltan

Oriyotarra — 2008/02/01 00:09
Egia esan lerro buru hankamotz batek eta zenbakitxo batek (40, ez ahaztu) ekarri duen sokamuturra. Nik lerro burua, albistean ematen den zenbakia eta alboan dakarren argazkia komentatu ditut, haratago joan gabe. Txintxo ibili! eta Aupa Orio!

AHTren aurka borrokatzeko ez dago adinik

Leire — 2008/02/01 10:33
Oriotarrari komentatu nahi diodana zera da: egia da, hor irudian dauden askok ez duela botua emateko adinik. Eta zer? Dena botoa da ala? Zurikeriak. Itxura denez, gazteek behintzat badute beste batzuk ez duten kontzientziarik: lurra defendatu eta diruari begiratu beharrean, gure mendi, ibai eta lurrak txikituko duen proiektuaren kontra borroka egiteko indarra dute eta. Ea beste batzuek ikasten duten. Ez, ez, ez... AHTrik ez!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.