Hemen zaude: Hasiera Albisteak Orioko Udal Kanpinerako zaindaria behar da
Dokumentu Akzioak

Orioko Udal Kanpinerako zaindaria behar da

2008/01/14

Urtarrilaren 31n amaituko da eskabideak aurkezteko epea

Orioko Udalak kanpinerako zaindari bat kontratatu nahi du aldi baterako. Interesa duenak udal bulegoetan aurkeztu beharko du eskabidea, urtarrilaren 31 bitartean. Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30era izango da horretarako aukera.

Hauek dira bete beharreko baldintzak:   

    - Gutxienez 18 urte izatea.
    - Gutxienez DBH, LH1 edo parekoa den titulazio maila izatea.
    - Lanpostuari dagozkion funtzioak euskaraz egoki betetzeko gaitasuna izatea.  
    - Autoa gidatzeko B1 karneta izatea

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.