Orioko Udala pozik itzuliak izandako arrakastarekin
Alkateak eskerrak eman dizkie itzulia ondo atera dadin laguntza eman duten guztiei
Eskerrak Euskal Herriko 48. itzulia ondo atera dadin laguntza eman duten guztiei. Orioko alkatearen esker oneko hitz hauekin hasten da Udalak itzuliaren gaineko balorazioa egiteko kaleratu duen prentsa oharra. Redondok dioenez, aitortu beharra dago Orioko herriak erreperkusio handia izan duela hainbat arlotan txirrindularitzako itzuli honi esker. Komunikabide eta beste hainbat sektoretan asko aipatu eta goraipatu da Orio eta benetan poztekoa da.
Redondok, gainera, eskerrak eman dizkie itzuli honetako babesleei, Organizaciones Deportivas de Orio elkarteari eta, nola ez, musutruk aritu diren hainbat eta hainbat boluntarioei, beraiek gabe antolakuntza on hori ez baitzen posible izango.
Alkateak gaineratu duenez, Euskal Herriko Itzuliko antolakuntzakoei beren urrezko ezteietako
(alegia, 2010 an betetzen dituzte 50 urteak) berriz ere Itzulia Orion
amaitu dadin eskatu diegu
garbitze-komandoa