Orio's shopen erakusleihoa saritu du udalak
Vespa motoaren gainean iritsi zen Olentzero arropa dendara
Eusko Gudari kalean dagoen Orio's shop dendak irabazi du Orioko Udalak Gabonetan antolatutako erakusleiho lehiaketa. Hala erabaki zuten otsailaren 1ean lehiaketako epaimahaikideek. 300 euroko txekea eta 2 lagunentzako Balea Hotelean bazkaria eta talasoterapia zirkuitua jaso zituen Amaia San Sebastian dendako jabeak.
Vespa moto txuri baten gainean jarri zuten Olentzero dendako arduradunek. Haren alboan neskato bat ageri zen, Olentzerori gutuna ematen.
Bigarren, berriz, Kepa Loidi harategia izan zen. 200 euro eta Balea hotelean bazkaria eta talasoterapia zirkuitua irabazi zituen. Eta hirugarren, Saialero izan zen. 100 euro eta Balea hoteleko bazkari eta zirkuitua izan ziren gozotegikoentzat.
Hamar denda
Herriko hamar dendek hartu zuten parte, guztira: Ogi Berri okindegiak, Kepa Loidi harategiak, Nekane eta Elena ileapaindegiek, Saialero gozotegiak, Nahikari haur arropa dendak, Azkue goxokiakek, Muxutruk lore dendak, Il Gelato kafetegiak, Izarra jantzi dendak eta Orio's shop arropa dendak.
