Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ortzaikako oinezko bidea konpontzeko saiakeretan
Dokumentu Akzioak

Ortzaikako oinezko bidea konpontzeko saiakeretan

2008/04/03

Momentuz trabesei produktu berezi bat emango zaie, inor irrista ez dadin

Orioko Udalak Anibarko portutik Ortzaikara doan oinezkoen bidea konpontzeko eskaerari erantzunez, Kostetako zuzendaritzak eskutitza bidali zuen duela aste batzuk. Idatzi horren arabera, proba gisa, oinezkoen bideko trabesei produktu berezi bat emango zaie irristakorrak izan ez daitezen.

Erabaki horren aurrean, Udaleko Bulego teknikoak bigarren txosten tekniko bat igorri du Kostetako zuzendaritzara, trabesak beste material batez ahalik eta azkarren ordezka ditzatela eskatuz. Aldaketa hori egin bitartean probatu berri duten produktu itsaskorra jar dezatela gehitu dute.
Anibarko portua-Ortzaika bidea

bidea

bizilagun — 2008/04/03 12:50
oraindik ere horrela? zeinena izan zen egurra jartzearen ideia? 11 ikusteko jaioak gaude.

pasealekua

oriotarra — 2008/04/03 15:25
Oso erraza da kanpotik beti besteek egindako lana kritikatu eta hartutako erabakiak okerrak direnean horrela jardutea. Ni ere bizilaguna ez izan arren, ia egunero igarotzen naiz pasealeku horretatik, eta inguretako politena dela esan beharra dago, egurra lurrean jartzea agian ez da erabaki aproposena, baina produktu batzuek arazoa konpontzeko aukera ematen badute, aurrera eta saiatu, pasealeku guztiak hormigoiez edo asfaltoz ikusteko gogorik ez baitut, eta egia da irristatu egiten dela, baina herriko hainbat espaloitan ere bai. Arazoa konpondu eta inor berriro eroriko ez delakoan.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea