Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostegunean kaleratuko du diskoa Giranice taldeak
Dokumentu Akzioak

Ostegunean kaleratuko du diskoa Giranice taldeak

2011/09/20

Edizio digitala dagoeneko sarean dago eskuragarri

Giranice talde oriotarrak izen bereko diskoa kaleratuko du ostegun honetan, irailaren 22an. Udaberrian estudioan grabatzen egon eta gero, nahasketak egin eta editatzeko pausua eman dute udazkenean sartzera goazen honetan.

Gainera, Bilbo Hiria musika lehiaketa ezagunerako sailkatu ziren, eta ostegunean bertan, iluntzeko 20:00etan, Bilborock aretoan arituko dira lehiatzen.

Diskoa berek editatu dute eta ekoizpenaren kostuak ere bere gain hartu dituzte. Sarean zintzilikatu dute dagoeneko edizio digitala eta jaisteko aukera dago hemen klik eginda. Beren Facebookeko orrialdean ere entzun daiteke disko osoa.

Azkenik, ostiralean, hilaren 23an, Lasarteko Jalgi kafe antzokian joko dute gaueko 23:00etan eta sarrera doan izango da.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Ostegunean kaleratuko du diskoa Giranice taldeak

Hau izango da Giranicen diskoaren azaleko irudia.