Oteizaren heriotzaren 5. urtemuga
Altzuzako museoan sarrera doan izango da gaur
Gaur bost urte, 2003ko apirilaren 9an, hil zen Jorge
Oteiza, Donostian. Haren heriotzaren 5. urtemugaren aitzakian, Nafarroako Altzuza herrian dagoen museorako sarrera doan izango da. Aukera polita "Oteiza 1908-2008" izeneko erakusketa edota bere lantegi-etxea bisitatzeko.
Bestalde, hil zela 5 urte ez ezik aurten betetzen dira ehun urte Oteiza jaio zela ere. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Oteiza Museoak. Ekainean, esaterako, Oteiza, laborategi experimentala izeneko erakusketa zabalduko da.
