Hemen zaude: Hasiera Albisteak Patxi Urangak gose greba utzi eta itxialdia hasi du
Dokumentu Akzioak

Patxi Urangak gose greba utzi eta itxialdia hasi du

2010/06/22

Bihar urtebete egingo du atxilotu zutenetik

Askatu.org web orriak jakinarazi duenez, Patxi Urangak gose greba utzi behar izan du oso ahul sentitzen zela eta. Ekainaren 15ean hasi zuen greba Valdemoroko kartzelan dauden gainerako euskal preso politikoekin –Asier Kintana Zorrozuarekin eta Iker Araguas Josuerekin– batera. Ziegetan bakarrik egoteko eskubidea onartzea –beste euskal preso politiko batekin ez bada, behintzat– eta Madrilgo Valdemoroko kartzelako euskal preso politikoak (EPPen) berehala berriz elkartzea da hiruen eskaera. Kintanak eta Araguasek gose greba mugagabean jarraitzen duten bitartean Patxi Urangak itxialdia egingo du.

Bestalde, bihar, ekainaren 23an, urtebete egingo du Patxi Uranga oriotarra atxilotu zutenetik.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea