Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia urtarrilaren 28an
Dokumentu Akzioak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia urtarrilaren 28an

2010/01/11

Sarrerak Ikastolan eta Gelatto kafetegian daude salgai, 6 eurotan

Aurten ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek saioa eskainiko dute Orion, Irrien lagunak izeneko ikuskizunarekin. Urtarrilaren 28an izango da, ostiralarekin, arratsaldeko 17:30ean, kiroldegian, eta Orioko Herri Ikastolak antolatu du.

Sarrerak, aurrez, 6 eurotan egongo dira salgai Ikastolan eta Gelatto kafetegian. Inguruko herrietan ere eskura daitezke sarrerak: Aian, kultur etxean eta Juanenean; Zarautzen, Salbatore Mitxelena ikastolan eta Oteiza lizeoan; eta Getarian, Harritarte dendan.

Emanaldiaren egun berean, oraindik, sarrerarik geratuko balitz, salneurria 7 eurotakoa izango da.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia urtarrilaren 28an

Irrien lagunak ikuskizuneko kartela.