Hemen zaude: Hasiera Albisteak Potxin eta Patxin pailazoak plazan
Dokumentu Akzioak

Potxin eta Patxin pailazoak plazan

2010/08/19

Zirkua ezagutuz izeneko lana antzeztuko dute

Ostegunero programaren barruan, aurten egingo den azkenekotako saioa izango da gaur, abuztuak 19, iluntzeko 19:30ean, herriko plazan egingo dena. Potxin eta Patxin pailazoek zirku baten barruan nola bizi diren erakutsiko dute, beraien baitan izan bizi izan dituzten esperientziekin.

Horretarako, besteak beste, zirkuan dauden artisten berri emango dute, hauek antzeztuz. Hala nola, akrobatak, trapezistak, funanbulistak, mimoak, musikariak… zer egiten duten azalduko diete bertaratzen direnei.

Ordu eta laurden inguruko ikuskizunak eskaintzen du normalean bikoteak. Urtean zehar ekitaldi asko egiten dituzte eta besteak beste, Txirri, Mirri eta Txiribitonentzat ere egin dute lan, Altzaporru eta Triki traka triki tron saioetan.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Potxin eta Patxin pailazoak plazan

www.potxinpatxin.com